Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Actuación
2019-10-20 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Beñat
Mujika, Haritz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Enpresa berean egiten duzue lan. Zuk, Beñat, komertzial lanetan daramatzazu hogei urte. Gaur, Haritz pertsonalburua etorri zaizu esanez lanpostua mantentzekotan txinera ikasi beharko duzula.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi II
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Haritz Mujika

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Lizaso:
Urtetan eraman det
bizitza ankerra
zuzendu nuen lehen
zegoen okerra
hogei urte hauetan
bidaiekin gerra
txinera ikastea
ze txiste ederra!
Hori al da neretzat
daukazun eskerra?

H. Mujika:
Orain arte euskeraz
zen zure jarduna
ta erderaz hastean
ze estuasuna!
Baino mundua aldatuz
Dijoa, laguna
ta ez pentsa ni naizenik
kapritxoa duna,
hori da bezeroak
eskatu diguna.

B. Lizaso:
Herritikan kanpora
gastatuz indarrik
batetikan bestera
ez neukan gauz txarrik
ez det eduki beste
hizkuntzen beharrik
ez dedala balio
zuk ez jo adarrik
hau dena ez da lortzen
hitzekin bakarrik.

H. Mujika:
Ba horixe izan da
euren eskaera
ta onartzen ez badezu
bazoaz kalera.
Beñat, orain zuretzat
badaukat galdera:
bihar lau txinorekin
badezu bilera
haiekin nola kristo
moldatuko zera?

B. Lizaso:
Hartu beharko degu
Jainkoangan babes
zerbaitegatik dezu
hainbeste interes
ni ez naiz arituko
neure hitzak gordez
txinoekin bilera
degu ta mesedez
nik ez det ulertuko
baina zuk ere ez.

H. Mujika:
Nagusi naiz ta jakin
gabe ondo nago
besteek ikastea
nork ez du nahiago?
Lan poltsan daude beste
bost gazte gehiago
txinera badakite
ai, Beñat, akabo!
Postuari eustea
zure esku dago.