Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Eñaut Martikorena Lizaso
Bertsoa entzun |
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Eñaut Martikorena Lizaso
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Apalategi:
Hara gure laneko
enpresan ordaina
Eñaut, ikuste al dezu
ohean tamaina?
Nik berez leku gutxi
beharko det baina
hemen ez det ikusten
biontzako aina.
E. Martikorena:
Enpresa gela hartzen
ez zan aitu garaiz
hau al degu guk lana
egitean emaitz?
Ni haundigoa nauzu
alturaz ta urdaiz
ohe txiki honetan
justu kabitzen naiz.
I. Apalategi:
Ba konpondu didazu
nik neukan dilema
akabo arazoa
akabo problema
tokia bada haundiak
beharko duena
hemen lurrean dago
toki haundiena.
E. Martikorena:
Honek neri alfonbra
opa dia, tapa!
Baina gu biok orain
gaztiak gera ta
nahiz ta bihar goizian
ingo deun botaka
jungo al gera lanera
gaupasa botata?
I. Apalategi:
Neri ez zait gustatzen
juergan panorama
bihar goizean lana
bikoitza daukana
esan jefeai biali
soilik erdi bana
eta egingo det nik
bion partez lana.
E. Martikorena:
Ba gustatu zait orain
daukazun gidoia
ta nola kendu orain
zuri arrazoia?
Zu igual zahartu zera
pasia sasoia
ni parrandara noa
zuretzako ohia.