Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu
Bertsoa entzun |
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Agin Laburu
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Laburu:
Kirola da konpromezu
eta beste mila mezu
selekzioen kontuarekin
ere beti kexu
ta orain hortan zaude zu
noski egin dezakezu
beste aukerik ba ote dagon
pentsatu al dezu? (bis)
N. Elustondo:
Nola dirua urri dan
loteriaren zingiran
ta beste soluzio bat nola
ez dagoen nigan
entzundakoan segidan
hara, kontuak zer diran:
guk ez al degu ba parte hartzen
Españiko Ligan? (bis)
A. Laburu:
Estu daukagu katia
baino halere, maitia,
neurtu zazu zer dan biharra
ta borondatia
hori baita gizakia
barkaidazu esatia
ez da berdina behartu edo
guk nahi izatia. (bis)
N. Elustondo:
Zu nonbait ez zaude lasai
nere proposamenan zai
baina Gabonak direnez mila
zozketaren garai
zertan sortu hainbat ezbai
bagera hontarako gai
otarrantzako rifarik ez du
inork erosi nahi. (bis)
A. Laburu:
Taldian gera lau kantu
hori izaki pekatu
mila aukera egin ditugu
lehendik arakatu
baina hara zenbat datu
nahiz zure aukera hartu
gero ez zazu apustu etxerik
berriz kritikatu. (bis)
N. Elustondo:
Dirua zen gure meta
ta gertatzen da tarteka
printzipioei nolabait ere
ematea buelta
baina egin det gogoeta
arrazoia dezu eta
Olentzeroren errondan egin
dezagun bilketa. (bis)