Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Unai Mendizabal
Bertsoa entzun |
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso, Unai Mendizabal
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Martikorena:
Txuri-urdin gabiltza
ta gu biok berde
U. Mendizabal:
nere atzen badaukat
more pixkat ere
E. Martikorena:
paretai helduta ta
hala’re xelebre
U. Mendizabal:
paretan jarraitzia
guretzat mesede.
U. Mendizabal:
Honetako ez ginan
gu sortu mundura
E. Martikorena:
biok’e ez daukagu
atleta itxura
U. Mendizabal:
bat fokarenakin ta
honek pingüino itxura
E. Martikorena:
izotza baino hobe
genuke guk ura.
E. Martikorena:
Bueltaka gabiltza bai
toki berdinean
U. Mendizabal:
abitutako hura
aurkitu ezinean
E. Martikorena:
ez degu patinatzen
guk modu finean
U. Mendizabal:
hola egoten gera
barra ixkinean.
U. Mendizabal:
Beste barra hortara
ohitugoak gaude
E. Martikorena:
baina hemen azpiak
egiten du alde
U. Mendizabal:
tira, saia gaitezen
suabe-suabe
E. Martikorena:
balantzan antza pixkat
badauka hala’re.
E. Martikorena:
Hockeyen aritzeko
ez ginan gu jaio
U. Mendizabal:
Eñauti pastillaren
antza hartzen zaio
E. Martikorena:
pastilla hau baino
botikana nahio
U. Mendizabal:
tira egin ditzagun
erdian lau saio.
U. Mendizabal:
Gurea izango da
igual artistiko
E. Martikorena:
amets haunditan ari
zera gaur, mutiko
U. Mendizabal:
“igual moldatuko gea
aizu”, nerekiko
E. Martikorena:
saltua egin baino
ez zaitut eutsiko.