Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Actuación
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Alaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi gizonezko zarete. Badakizue zuen lantegian zuen lan bera eginagatik, emakumezkoek baino soldata handiagoa jasotzen duzuela. Protestan hasi dira emakumeak, baina zuek ez duzue bat egin protestarekin.

Descripción

Melodia
Sentimentua sartu zitzaidan
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi:
Nahiz ta justua ez den soldata
guk altuago jartzea
eskeintzea da gauza bat eta
bestea da onartzea
nahiz ez nukeen nahi emakumeen
bidea oztopatzea
igual gehiegi da pankartaren
atzean gu kokatzea
errexagoa baita errua
sistemari botatzea. (bis)

A. Martin:
Baina sistema ez doa gaizki
ez da behintzat nire kezka
hamalau paga ondo ordainduak
ordaindua ordu extra
ondo ordaindua lana ta ia
ordaintzen digute siesta
nahiz atarian haserre egon
enpresako ehun neska
nola arraio egingo dugu
gure kontrako protesta?. (bis)

B. Gaztelumendi:
Bai gure kontra hauek indarra
igual soberan dakarte
soldata altu ta oporretan
biok behar aina tarte
guztiok gera eta sistema
injustu latz honen parte
pribilegio hitza sentitzen
degu gugandik aparte
guztiok kontra egoten gera
gureak ikutu arte. (bis)

A. Martin:
Nahiz ta garaiak aldatu diren
aldiz aldi, epez epe
emakumeen eskulana da
ikusezin bezain merke
ta badaezpada nik garrasirik
ez nuke egin nahi fuerte
elkartasuna dut teorian
ta praktikan gauzatzeke
euren soldata igo ezkero
geurea jeitsi liteke. (bis)

B. Gaztelumendi:
Ai! Gure kontra datozen hori
kostatzen zait sinistea
onartu baino igual hobea
gure enpresa ixtea
pankarta horrek ordea lortu
du nigan zerbait piztea
emakumeak eta gizonak
ez nuen nahi bereiztea
askoz nahiago izango nuen
jefearena jeistea. (bis)

A. Martin:
Jefeak printze itxura dauka
baina berez da igela
ta erosketak egitekotan
ez da joaten Lidl-a
nik ere altu mantendu nahi dut
nire bizitza nibela
nahiz atarira orain ez irten
eta eskaini epela
kafe orduan esango diet
ederki ari direla. (bis)