Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Iban Urdangarin
Bertsoa entzun |
2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Iban Urdangarin
Nombre de la estrofa:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Lizaso:
Daude patxadan ta lasai
ta ez daudenez inon zai
duela hamar minutu hor zegon
ta oraindik hor darrai
nik ez det joaterik nahi
edo ez naiz joateko gai
multa ordaindu beharko degu
kafeak ere bai. (bis)
I. Urdangarin:
Nahiz pakezalea naizen
jokatu dezagun zuzen
hoiek ertzainak izanagatik
komeririk ez zen
kafeteriraino goazen
nik ondo baitakit hemen
beste aldera gertatuko balitz
ze pasatuko zen. (bis)
B. Lizaso:
Zertan hasi garrasika?
Zertako egin kritika?
Zertako sortu bi ertzainekin
orain ika-mika?
Dagoena ikusita
nahiz egon ezin sinetsita
pakean dagonai hobe da, Iban
pakean utzita. (bis)
I. Urdangarin:
Ikusten zaitut arraro
beldur ta izuen esklabo
ni berriz joan ta esateko
prestatuta nago
kafeteritik harago
pasa, esan ta akabo!
Jakin’zatela ez dirala gu
baino’re gehiago. (bis)
B. Lizaso:
Gu horrela azaltzea
da arriskuan jartzea
ta ahal dela salbatu nahi det
nik nere atzea
hobe degu probatzea
eurentzat baita trantzea
argazki on bat atera eta
Ataira bialtzea. (bis)
I. Urdangarin:
Borrokan hainbeste urte
badegu nahiko bertute
joan ta biei latzak esaten
hasi behar genduke
bizkarreko batzun truke
detenitzerik ez uste
ta hala bada kotxea hortik
mugituko dute. (bis)