Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Haritz Mujika
Bertsoa entzun |
2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Haritz Mujika
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
H. Mujika:
Orain bost minututik
pixagurez nago
O. Iguaran:
hiru zumo eskatu
baitigu lehenago
H. Mujika:
ta gainean egiten
badegu akabo!
O. Iguaran:
Ba, ez zazula egin
nere ondoan klaro.
O. Iguaran:
Bakarrik falta dira
sei ordu ta erdi
H. Mujika:
beraz bota beharko
hainbeste izerdi
O. Iguaran:
eta zeruan ez da
restopik ageri
H. Mujika:
gutxienez oinal bat
bertan egon bedi.
H. Mujika:
Argentinara joan
nahi genuen guk’e
O. Iguaran:
planifikatzen pasa
ditugu bi urte
H. Mujika:
orain abiatuta
ai zenbat bertute!
O. Iguaran:
Komuna dan toki bat
hori nahi genuke.
O. Iguaran:
Bueno gainetik igual
saiatu gaitezke
H. Mujika:
aittona hasiko da
espazio eske
O. Iguaran:
bueno ni pasatzeko
ez da ba hainbeste
H. Mujika:
ni hemen geratuko naiz
zu pasa zaitezke.
H. Mujika:
Ni igual abituko naiz
zu pasa ta gero
O. Iguaran:
nik irekitze hori
al zendun espero?
H. Mujika:
Aittona zahar hau ere
zurrungaka bego
O. Iguaran:
igual hartuko zitun
sei pastilla edo.
O. Iguaran:
Ez dakit lo dagoen
edo hilda dagon
H. Mujika:
hala baldin bado’re
egingo digu on
O. Iguaran:
zu gainetik pasa ta
ez egin jaramon
H. Mujika:
eta ea orduan
zer mugitzen zaion.
H. Mujika:
Beno pixagurea
pasatu zait jada
O. Iguaran:
neri gehio jarri zait
ta orain det traba
H. Mujika:
baino altura honetan
nolako ikara
O. Iguaran:
azafata bat dator
a galdetu, hara.
O. Iguaran:
Aizazu señorita
irten egingo naiz
H. Mujika:
leihotik irteteko
orain ez da garaiz
O. Iguaran:
baino aukera txarrak
gertatzen dira maiz
H. Mujika:
Oihana, a ze gauza
genuen amesgaitz.