Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Actuación
2019-12-01 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Autores
Maia, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Telefonoak jo du. Begiratu duzu, eta berriz ere zenbaki bera da.

Descripción

Melodia
Maitasuna izan leike
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2019-12-01 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maitasuna izan leike
usteltzen ez dan likore
maitasunaren lurretan
gu izan ginan bi lore
berak jarraitu nahi zuen
nik, berriz, betiko gorde
nik ez nun izan nahi baina
sentitu nintzen hain borde!
Denbora pasa da eta
izan naiteke traidore
baina berriz daukat deika
ze bildur ta ze ohore (bis)
maitasuna eman nahi dit
ta ez du eman nahi amore.

Haseran ilusiotan
eman genuen urratsa
gero lurra malkoekin
bilakatu zen lokatza
nunbait ez da desagertu
oraindik gure lorratza
ta niri begira dauka
dei horrek iparorratza
telefonoai begira
gorputzak a ze balantza!
Hartu edota ez hartu,
bertan utzi edo altxa? (bis)
Nigan zalantza pizten du
ta beregan esperantza.

Sarri asko pentsatu det
mundu triste, mundu hitsa
dei batek izan dezake
etorkizunaren giltza
ez ginela elkartuko
jarri genuen baldintza
baina jakin-mina dugu
barrua jaten dun sitsa
beraz banoa aurrerantz
ahaztuaz lehengo desditxa
misterioz betea dago
bihotza eta bizitza (bis)
hainbeste eman zidanari
zergatik ukatu hitza?