Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Actuación
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Autores
Elustondo, Nerea
Martin, Alaia
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Haurdun zaudete biok. Zuk, Nerea, haurdunaldiari eta haurrei buruzko liburu eta aldizkariak irakurri eta irakurri daramatzazu azken hilabeteak. Alaiak ez du bakar bat ere irakurri.

Descripción

Melodia
Beste bateko inularretan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo:
Ni bezelako jendea batzuk
nahiz ta ez duten jasaten
ikasi nahi dut ondorengoek
oinarria izan dezaten
gazteak zeinen eskas datozen
denak dabiltza esaten
ikasita’re ez da erreza
guraso ona izaten. (bis)

A. Martin:
Guraso ona zer den pentsatuz
maiz kopeta zait zimurtzen
hausnartzen hasi, hausnartzen segi
ta dena galde ikur zen
bideotan ta liburuetan
ez da bizitza laburtzen
nik nahiago dut nerez trebatu
niren gorputza irakurtzen. (bis)

N. Elustondo:
Historiak maiz hori posible
dela nahiz ta erakutsi
gertatu ohi da kolpe bihurtzea
izan behar zuna igurtzi
guk daukaguna zeregin asko
ta gero astia gutxi
nere haurraren zaintza ezin det
zoriaren esku utzi. (bis)

A. Martin:
Garai batean Montessoriri
ipini nion arreta
ta liburua ertzez utzita
buruari mila buelta
ez zaitez kezka barrua duzu
gaitasunekin beteta
intuizio pixkat ta zori pixkat
ez al da hori heziketa? (bis)

N. Elustondo:
Baina hortik gora egon behar da
guraso baten nibela
aukera baita “Haurtxo txikia”
“Duermete niño” bestela
ahal dedan dena ikasiko det
neronek behintzat ahal dela
ta ahal detena eingo det gero
beste guztiek bezela. (bis)

A. Martin:
Ahal duzun hortan nik goxatzeko
egingo dut eginahala
estutuko zait umetokia
zabalduko zait azala
eta gertuan edukiko dut
mendeetako magala
eta guztia irten dadila
irten behar duen bezala. (bis)