Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso
Bertsoa entzun |
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Iritsi da angulak
jateko garaia
urrutitikan hartu
beharko usaia
nahiz askori ipini
zapore alaia
berriz geldituko zait
probatzeko nahia.
Puntua:
Anguletan sekula
ibili al zara?
Sekula ere ez naiz
hurbildu bertara
badakit hortarako
ona dela gaba
noizbaiten joatea
horixe falta da.
Puntua:
Jaki garestiak nahi
prezio merkean
hori sinistea da
geuretzat kaltean
merke ezin erosi
dendara joatean
hala’re pozik mahaian
zerbait izatean.