Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Ene sehia Gerexaniño [Bertsoa] / Jean Baptiste Larralde "Dr. Larralde"
Ene sehia Gerexaniño [Bertsoa] / Jean Baptiste Larralde "Dr. Larralde"
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Neskatxa bat xuhurra
Nahiz erdi makhurra,
Egun hautan dut sehi,
Net etxea altxagarri,
Parerik ez dut uste,
Baduen hainitz gazte. (bis)
II
Goizetan goiz jaikia,
Aitzindurik argia,
Su handi bat du phizten,
Egur zama garbitzen,
Beraz lodi du friko?
Xokolota egiteko (bis)
III
Bazterrak garbitzean
Hobeki, zikhintzean,
Hedoi herrautsezko bat
Banatzen du orotarat,
Hunen erkhatz abila
Nola nahi dabilla. (bis)
IV
Ene alase guzia
Da kasik biluzia,
Jadan ezta josteta,
Dozena bat azieta.
Hautsi dauzkit segurik,
Nola iraun dezaket nik? (bis)
V
Basoez mintzatzeko,
Mina dut sobra fresko,
Orai, orai, tontoki,
Bat egin du lau zathi,
Bere arnoa barnean,
Zer bi malur batean! (bis)
VI
Nola baitut fedea
Net on dela kafea,
Kikera bat badut nik,
Ethorria Txinatik.
Atzo, oraino, supherra!
Egun non du giderra? (bis)
VII
Fularrak idortzeko
Ahalaz ez hixteko,
Non dituen hedatzen
Ez duzula pentsatzen?
Nola sinhets ordean?
Sutegian khepean. (bis)
VIII
Uhearen egiten
Nekexko du ikhasten,
Bethi zangoz gorago,
Kasik dilindan nago,
Noiz othe naiz lurrera
Ganen buruz-behera? (bis)
IX
Horra nere neskatxa,
Gisa guziz artexa,
Balinbada erosdunik,
Salduko diot, bai, nik,
Emanen diot merke,
Merke izan baditeke. (bis)
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 213-214 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/