Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Artzaingoa [Bertsoa] / Joanes Berjes

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (14. 1865. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Berjes, Joanes

Descripción

Título
Artzaingoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Artzaingoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ez naiz handietarik gizonen artean, Hurran bakharrik nago mendien gainean
Firma
Joanes Berjes
Fecha
1865-00-00
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
215-216

Artzaingoa [Bertsoa] / Joanes Berjes

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Ez naiz handietarik gizonen artean,
Hurran bakharrik nago mendien gainean;
Arthaldetto bat daukat han nere menean,
Harekin bizi bainaiz gostu ederrean.

II
Asko dira menturaz nitaz urrikaltzen,
Atsegin zoro batzuz ez bainaiz gozatzen.
Urrikari hek dauzkat orai eta lehen
Bakearen gozoa ez dakite zer den!

III
Mundupean duenak higatzen bizia
Ardura du berekin izaten hauzia.
Bakea jendetarik urrun igorria,
Handik khendurik dago mendian jarria.

IV
Artizarra zeruan agertzen denean,
Goiti noha ni ere harekin batean,
Sartzera egiten du ilhun nabarrean,
Ni ere itzultzen naiz omore onean.

V
Xoriak eder dira khantari mendian,
Begira egoten naiz hekier lorian.
Bazter guzietarik khantuz daudenean,
Ni nola nindagoke ilhun bihotzean.

VI
Menditik zoin den eder goizetan argia!
Bozkariotan nago maiz hari goardia.
Ohepean hagoen, hiritar nagia,
Nola ezagut dirok nik dudan zoria?

VII
Menditik dudanean begia hedatzen,
Jainkoak eman onak orotan ikhusten,
Bihotza haren gana dut bozik altxatzen,
Gure Aita onari eskerrak bihurtzen.

VIII
Tratulariak dohaz nekhatuz bidean,
Zenbat amets ederrez alhatuz gogoan.
Aldiz artzaina dago mendi urdinean,
Deskantsuz lo eginez etxola txarrean.

IX
Ethorri da negua, harekin elhurra,
Zelhaian eginen dut egoitza laburra.
Ez daiat adiorik egiten, etxola,
Nihondik ez naiteke hi gabe kontsola!

X
Negua joan-eta primadera hasten,
Bazterrak oro dira belharrez bethetzen.
Xoriak oihanetik khantuz abiatzen,
Bozkarioz artzaina mendirat igaiten.

XI
Han dut nere gozoa, han nere bizia!
Jainkoa da bakharrik han nere nausia!
Bertzentzat diru, jan on, soineko ederrak,
Niri bake gozoa! Jaunari eskerrak!

XII
Nere adiskideak, orai naiz gelditzen,
Hasi dudan bertsua hemen akhabatzen.
Jainkoak osagarri eman dezazuen,
Bihotzaren erditik othoitz dut egiten.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 215-216 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/