Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Maria [Bertsoa] / Joan Batista Elizanburu

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (15. 1866. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Elizanburu, Joan Batista

Descripción

Título
Maria
Dokumentuan jasotako izenburua
Maria
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bertzek erran baitute nik baino lehen Hainitz adituz dela hainitz ikhasten
Firma
Jean Baptiste Elissamburu
Fecha
1866-00-00
Melodía (txt)
Ikhazketako mandoarena
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
219

Maria [Bertsoa] / Joan Batista Elizanburu

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Bertzek erran baitute nik baino lehen
Hainitz adituz dela hainitz ikhasten;
Uste dut on den,
Nik dakidan bezala guziek arren
Jakin dezaten,
Beraz aipha dezagun Maria nor den.

II
Aztal biribil eta zangar hertsia,
Eskuaren betheko zango bihia,
Ttiki-ttikia!
Golkhoz aberats eta lerden gerria,
Erne begia,
Nolako panpina den horra Maria!

III
Erle bat da Maria etxe barnean,
Eta landan orobat hari lanean
Behar denean;
Aphaintzeko polliki behin astean,
Noiz?- Igandean,
Ustai beharrik ez du soinaren pean.

IV
Solas alegera bat erranagatik
Irri freskorik baizen ez dut izan nik,
Mariaganik;
Adiskidekin ez du handitasunik;
Bainan hargatik
Ez erran Mariari solas arinik.

V
Mariak baratzetik badu berea,
Udan eta neguan lorez bethea,
Eta saltzea!
Bere loren artean erdi-gordea
Gaixo maitea,
Bera da pollitena hango lorea!

VI
Mariak balinbadu moltsa joria,
Merkhatura gateko badu saskia,
Xuri-xuria,
Arroltze lau dotzena, oilasko bia,
Salduz guzia,
Zertako den aberats horra Maria.

VII
Jendek erranik ere hala-ta-hola...
Maria batzuetan, ezjakin nola,
Goibel dagola...
Bertzetan nigartto bat jausten zaiola...
Zer zaio axola?
Baluke nahi balu aise kontsola!

VIII
Igandetan Maria zinez panpina
Zapata xabalekin soin motx urdina,
Berak egina,
Elizako bidean arin-arina,
Mila sorgina!
Errege balinbanintz, zer erregina!

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 219 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/