Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Amaxo [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (16. 1867. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Adema, Gratien "Zalduby"

Descripción

Título
Amaxo
Dokumentuan jasotako izenburua
Amaxo
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Emakume xahar bat buruko xuritan, Opulurda beltx eta zai ile gorritan
Firma
Gratien Adema
Fecha
1867-00-00
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
230

Amaxo [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Emakume xahar bat buruko xuritan,
Opulurda beltx eta zai ile gorritan,
Altzoan alabaren haur bat harturikan
Neguko egun batez zagon iguzkitan.

II
Dio Maddi ttikiak bere amaxori:
Nolaz duzu amaxo ilea hoin xuri?
Maitea, neguaren elhurra da hori,
Ene sasoinak orai negua dirudi.

III
Bisaia golli hori, errazu, amaxo,
Ez duzu amak bezein legun eta goxo.
Ura doha errekaz petarrian atxatxo
Nigarrek egin naute luzaroz ni atxo.

IV
Nolaz zare amaxo hain nekhez higitzen,
Eta ez ni bezala airoski ibiltzen?
Haurra, ni ere lehen zu bezala nintzen,
Urtheek orai naute zaphan idukitzen.

V
Izaiten dudanean zuk bezenbat urthe
Amaxo, zu bezala izanen naiz othe?
Haurra, urthe hasi bat nork du bethe uste?
Urtheek segurenik mentura baitute.

VI
Jainko maiteak bethi amaxo, zertako
Ez gaitu elgarrekin bizirik utziko?
Bizi huntaz bertze bat hobea geroko
Badagoka Jainkoak, haurra, guretako.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 230 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/