Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Enperatrizari [Bertsoa] / Joanes Oxalde
Enperatrizari [Bertsoa] / Joanes Oxalde
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Sortzez Eskualdun, soldado xorthetik,
Gerletara joan nintzen ait´amen aldetik,
Nigarrez maiteño bat herrian utzirik,
Etzuten uste berriz ikus ni bizirik...
Soldado on izan naiz, ez dut urrikirik. (berriz)
II
Lehenbiziko sua, hantxet Italian,
Frogatu izan nuen Magenta-zubian,
Lerro osoak zoazen lurrerat aldian,
Enperadorea zen han gure erdian,
Harentzat hilen ginen guziak lorian. (berriz)
III
Magentaren ondotik, gero Solferino,
Hain su bizirik ez da izan egundaino.
Gur´Enperadorea, biba zu oraino!
Han ere suharrago baitzuen gu baino
Etsaiak arras amor eman arteraino. (berriz)
IV
Bolboraren lanhoa altxatu zenean
Napoleon galopan, ezpata eskuan,
Begiak erabiliz bere inguruan,
- Non da etsaia, dio, joan deia airean?
- Horra non den ihaurri, etzana lurrean. (berriz)
V
Erromatik entzun da oihu bat Frantzian,
Mauduler batzu dira hasi errabian,
Gure Aita Saindua bortxatu nahian.
Bainan indarra urthu laster bihotzean,
Frantziako bandera agertu denean. (berriz)
VI
Erromatik Frantzian berriz sarthurikan,
Amienxen nindagon izurrite hartan.
Herioaren eztaiak jastatu tut nik han,
Harekin hari ginen guziak borrokan,
Batzu hil zireneko, bertzeak khorrokan.(berriz)
VII
Bere palaziotik entzunik berria,
Huna Enperatriza, zalhu ethorria,
Eriz eri dabila... zer ikusgarria!
Iduri aingeru bat Jaunak igorria,
Zure ganik zenbatek ez dugu bizia. (berriz)
VIII
Sei urtheren buruan, jin zautan orena,
Aspaldian Jaunari galdatzen nuena,
Ene herri maitera naiz alde-bat jina,
“Urtzo, begi urdina, hain fidel egona,
Orai aldean zaitut espos hein bat ona!” (berriz)
IX
Haurretik maithaturik Jaunaren legea,
Bethi baliatu zait prestu izaitea;
Ongi zerbitzaturik Enperadorea,
Badut ohore frango, badu gurutzea.
“Bide beretik habil, hi ere, gaztea!” (berriz).
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 231 or.
http://hedatuz.euskomedia.org/4008/