Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Hiltzera dohan haur baten auhenak [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (18. 1869. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Etxeberri, Augustin

Descripción

Título
Hiltzera dohan haur baten auhenak
Dokumentuan jasotako izenburua
Hiltzera dohan haur baten auhenak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Zeruan othe nintzen, ala ametsetan! Haur eder hek zer ziren, ene aitzinean?
Firma
Augustin Etcheverry
Fecha
1869-00-00
Bertso kopurua
11
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
237-238

Hiltzera dohan haur baten auhenak [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Zeruan othe nintzen, ala ametsetan!
Haur eder hek zer ziren, ene aitzinean?
Xuriz, guziak besti, guziak xingola...
Gan behar eta banintz hek diren bezala!

II
Ez nuke bada minik, lurraren uzteaz,
Ene amets ederren, amets ikusteaz,
Lotsatzen nauena da, amaren begia,
Badakit zerentzat den, nigarrez bustia.

III
Nohakola ni ere, hori da seinale!
Eta geroz berbera!... nihor laguntzaile!...
Oi ondikozko zori, zori lazgarria!
Nola sendaturen da, amaren zauria!

IV
Orai, bizkitartean, orai nintzen hasten
Amaren mintzoari laster ihardesten,
Zagotanean irriz, nioen irria,
Eta ja, herioa, bilha ethorria!

V
Galdatzen baninduzun, norapeit beharrez,
Nik: Badantzut? –Hoa, zuk; –Nindohan lasterrez
Mandatu egilea, orai, non dukezu?
Ni gabe, ama ona, zer hari zare zu!

VI
Sehaskan nintzalarik, aita gan omen zen,
Orduan, amak bere, ninduen beiratzen,
Ez nintzen ez zuretzat, orai da ageri,
Galtzen nauzunaz geroz hazi bezain sarri.

VII
Ametan trixterena! etzenez, errazu,
Hobe, sorthu-berria, galdu baninduzu?
Eztiago zaiteken, zure bihotz mina!
Nik, ez nuken senditu oinhazen eztena.

VIII
Zer erran zinezake, bazine orhoitzen,
Atsekabe jasanez? bazintu kondatzen?
Begira bazinaude, itsaso beltz hari?
Oxala! nik zeren haut mundurat ekarri!

IX
Zu, orhoit etzarena, pairatu tuzunez!
Sobra zaitut entzuten, zaudela auhenez,
Ai! ezin dirot luza, uzten zaitut, ama!
Zure nahi ninduzun, gaitzak banerama.

X
Zeruratzearekin, aingeru naiteke,
Aingeru valinbanaiz, ikhus nezazuke,
Utz nezazu, gan nadin, ez nauzu ez galtzen,
Maiz somaturen nauzu, zureganat heltzen.

XI
Ez beraz, ama ona, ez egin nigarrik,
Suntsitzen naizelakotz, mundupe huntarik,
Etzaitut ahantziren, zeru gorenean,
Non etzaren enekin, zorion berean.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 237-238 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/