Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Loreak eder dira __ [Bertsoa] / Joanes Berjes

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (19. 1871. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Berjes, Joanes

Descripción

Título
Loreak eder dira __
Dokumentuan jasotako izenburua
Loreak eder dira
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Loreak eder dira eguzki denean, Hainitz agertzen duzu hoitarik munduan
Firma
Jean Berges
Fecha
1871-00-00
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
245

Loreak eder dira __ [Bertsoa] / Joanes Berjes

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Loreak eder dira eguzki denean,
Hainitz agertzen duzu hoitarik munduan,
Saltzerat ekharriak denbora berean,
Erostunik balute prezio onean.

II
Ethorri da denbora penen ahanzteko,
Zahar eta gazteak alegeratzeko,
Ez dugu beldur hainitz donado jartzeko,
Andreak prest ditugu orai ezkontzeko.

III
Hainitz agertzen dira ezkondu nahiak
Alegeratzen ditu Jaunaren hartzeak,
Batzuek adinian pasatzen hasiak,
Halere latsatzen tu serora sartzeak

IV
Serora sartzekotzat behar da botua,
Jainkoaren graziaz benedikatua,
Bertze batzuek aldiz ezkontzan gogua,
Beldurrez gabe geldi hori zer damua.

V
Ezkondu nahi eta mila enganio,
Gizonak azkarrago adin bateraino,
Donado gelditzeak ez luke balio,
Aurthen ez ahal dira andreak kario.

VI
Zer erran dezakegu orai donaduez,
Diruak gastatzeko hor daude zuhurrez,
Begiak zoraturik andre aphainduez,
Ederki zabalduak baitziren usteiez.

VII
Hoiek utziko tuzte ez egon beldurrez,
Ezkondu eta laster bai beren beharrez,
Etxean arthorik ez haur hoiek niharrez,
Ez dire orhoituko orduan usteiez.

VIII
Aphaindura sobera hainitzentzat kalte,
Familia beharrak penatzen dituzte,
Egiten direnean haur ttikiren jabe
Nihondik ezin bizi miseria gabe.

IX
Mundura sortzen dira batzuek xinpleak,
Ez beititu orhoitzen beren zahartzeak,
Soinarentzat ez aski ahal den guziak,
Hekien senhar denak maiz galtza hautsiak.

X
Aberatsek ez dute holako beldurrik,
Etxean behar dena Jainkoak emanik,
Ez duen gaixo hori bethi aphaldurik,
Bettiriren meneko ez egin dudarik.

XI
Herri hautan baduzu irule ederrik,
Goizean jeiki eta kilua harturik,
Xinpleak bazterrera geroko utzirik,
Andrea behar bada bilha on hoitarik.

XII
Kanta hauk eman ditut Sarako herrian,
Agertu nahi nuzke gaztien artian,
Penarik hartu gabe haukien gainean,
Denek kanta ditzaten omore onean.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 245 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/