Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Hiritarrak eta baserritarrak [Bertsoa] / Jean Etchenic

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (19. 1871. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Etchenic, Jean

Descripción

Título
Hiritarrak eta baserritarrak
Dokumentuan jasotako izenburua
Hiritarrak eta baserritarrak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Urusak gaituk hiritarrak, jakintsun haundi baikare, Eskolatuak garelakotz, langile pobriak ere
Firma
Jean Etchenic
Fecha
1871-00-00
Melodía (txt)
Goizian goiz jeki ninduzun esposatzeko goizian
Bertso kopurua
7
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
247

Hiritarrak eta baserritarrak [Bertsoa] / Jean Etchenic

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Urusak gaituk hiritarrak, jakintsun haundi baikare,
Eskolatuak garelakotz, langile pobriak ere.
Baserritarrek etzakitek gizon bearrek deusere.
Bertzek erranak iten tiztek kaltetan izanik ere.

II
Urguilutzarren gatik dituk kalte haundiak etortzen,
Zuen eskolaz hiritarrak sobera zaizte bantatzen.
Zer dela khasu gaitutzue baserritarrak mendratzen?
Zenbat abantail on duzue guk ez dugunik agertzen?

III
Argitzen gaituk hiritarrak khazeta eta liburuz,
Ikasteiagu asko gauza, hoiek ongi irakurtuz,
Zenbait legetan ez gaituk gu gidatzen bertzeren manuz,
Baserritarrak gaten zaizte, jaun aphezeri galdetuz.

IV
Zenbait liburu eta khazet baituk ainitzen kaltetan,
Erlijione sainduaren galharazteko xedetan,
Hoiek pozoindaturik zaizte asaldatzen hirietan,
Baserritarrek eztiagu sinhesterik holakotan.

V
Asaldatzen gaituk hiritan arrazoin haundiarekin,
Eztiagu deusikan nahi asko lege hertsirekin,
Nahiago diagu bizi biba libertatiekin.
Baserritarrak ikaratzen zaizte aditziarekin.

VI
Baseritarrek nahi diagu libertate zuzen ona,
Bainan ez lege injustuki maiz asaldatzen dena,
Bandera krudel ifame bat agertu nahi lukena,
Zenbait hiritarrek bihotzez desiratzen duzuena.

VII
Baserritar gehienak zaizte betiak ilusionez,
Arras itsutuak zagozte, jakitatien eskasez,
Izpirituak xinpletuak, zenbait aphezen erranez,
Ez gaituk ez enganatzen du, jaun hoien elhe ederrez.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 247 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/