Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Soldado naiz [Bertsoa]

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (19. 1871. Sara) Idatzizkoa

Descripción

Título
Soldado naiz
Dokumentuan jasotako izenburua
Soldado naiz
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Soldado naiz, legeak ezarririk, Goan behar naiz maiteak utzirik
Firma
An., "Amotztar bat"
Fecha
1871-00-00
Melodía (txt)
Gizon gazte hogoi urthekoa
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
252-253

Soldado naiz [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Soldado naiz, legeak ezarririk,
Goan behar naiz maiteak utzirik,
Frantziako kasu justua gatik,
Eman niro bizia gogotik. (bis)

II
Utzi behar aita, ama zaharrak,
Bai eta ere haurride maiteak,
Zeren duen ordenatzen legeak,
Eta manatzen Jainko handiak. (bis)

III
Orhoitzen naiz patriarkhen fedeaz,
Bai eta ere heien khar sainduaz,
Hukitua heien leialtasunaz,
Ez naiz lotsa gudura goateaz. (bis)

IV
Gerla bada Jaunaz ordenatua,
Gaizki duzu desobeditzea,
Ihes goanez erresuma guzia,
Izan laite etsaiaz hartua. (bis)

V
Ez, lagunak, ez gaiten desertatu,
Ihes goanez ez gintazke salbu,
Bai, ditzagun gure arropak hartu,
Eta zagun erresuma zaindu. (bis)

VI
Aita amen nigarrek gu hukitzen,
Zeren sobra barna hartzen duten,
Abrahamek Isaak maite zuen,
Hala ere imolatzen zuen. (bis)

VII
Bai, lagunak, har dezagun kuraie,
Probintziak gure oihuz daude,
Aingeruek lagunduren gaituzte,
Eta gaizuak izituren dire. (bis)

VIII
Goazen, beraz, goazen, goazen ausarki
Legeari dezagun obedi,
Hola goanez gazteriak nasaiki,
Goanen dugu etsaia ihesi. (bis)

IX
Neure ustez gisa hortan goatea,
Duzu funski leial izatea,
Nik hola dut esperantza bakea,
Bai eta ere gibelat jitea. (bis)

X
Jiten banaiz, zerbitzatu ondoan,
Eginen da besta gure etxean,
Izanen da oiloño bat eltzean,
Zopa ona gure mahainean. (bis)

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 252-253 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/