Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Artzain ona [Bertsoa]

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (19. 1871. Sara) Idatzizkoa

Descripción

Título
Artzain ona
Dokumentuan jasotako izenburua
Artzain ona
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Sarako bestetako prima emaileak Gaitu bai gonbidatzen ematiaz bertsuak
Firma
An., "Senperetar bat"
Fecha
1871-00-00
Bertso kopurua
9
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
258

Artzain ona [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Sarako bestetako prima emaileak
Gaitu bai gonbidatzen ematiaz bertsuak.
Hori onhesten duke artzainen artzainak,
Detzagun beraz altxa bozekin bihotzak.

II
Neure ofizioa da artzainarena,
Bertzietan bezala bada huntan phena,
Bakhotxak berea du segur hoberena,
Hortan zuzen ibiliz badu behar dena.

III
Neure arthaldea dut mendian alhatzen,
Hango nire biziak maiz nau hatzematen,
Munduko harrabotsei dut ihes egiten,
Eta inozentzia hala begiratzen.

IV
Neure janharia da esne eta thalo,
Edaritzat baduket ithur-hatxa frango.
Ur hortarik edanez ez naiz hordituko,
Eta duket barnea fresko atxikiko.

V
Sarako mendietan kausitzen da Larrun,
Han errekontratzen dut zenbaitto ezagun,
Bertzenaz ardiekin Jainkoa dut lagun,
Kausitzen naizelakotz jendetarik urrun.

VI
Neure bizia badut ardiek emanik,
Batean gasnetarik, bertzean iletik,
Nehorentzat ez dut nik inbidiarik.
Ongi bizi naiz eta zer da hobiagorik!

VII
Daukadan arthaldean bada bildots onik,
Hek ongitto saltzeaz nik ez dut dudarik.
Haien hazkarria da belhar xarpotetik,
Hekien haragiak ez duk parerik.

VIII
Sosa dut aldaratzen ongi gobernatuz,
Ezik banabilazu bethi izpirituz,
Zenbaitto badabiltza gosez eta biluz
Zeren diren gormantak arim´ eta gorputz.

IX
Nik funski hartua dut bakhar egotea,
Ez da abilezia edozoin hartzea,
Hainitz gauza ona da bakian bizitzea,
Hola dut esperantza hil onduan zerua.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 258 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/