Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

A.M.D. maiteari [Bertsoa] / Joseph Anxo

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (20. 1872. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Anxo, Joseph

Descripción

Título
A.M.D. maiteari
Dokumentuan jasotako izenburua
A.M.D. maiteari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Zaude, othoi, maitea, etzaitela izi, Erran nahi derautzut nola naizen bizi
Firma
Joseph Anxo
Fecha
1872-00-00
Melodía (txt)
Xarmagarria zira eder eta gazte
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
260

A.M.D. maiteari [Bertsoa] / Joseph Anxo

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Zaude, othoi, maitea, etzaitela izi,
Erran nahi derautzut nola naizen bizi,
Aspaldion batere etzaitut ikusi,
Urrundik bazabiltza niganik ihesi.

II
Goizik eginez gero Jaunari othoitza,
Zure baithan josirik dadukat othoitza,
Zu ganat hegaldaka dabilkat bihotza,
Hau du laketdegia hautetsi egoitza.

III
Gabaz jo bezain sarri bururdi hegia,
Ametsetan dakusat zure aurpegia,
Orduan alferrik dut mintzatu nahia,
Nolatan nik eztakit mothel dut mihia.

IV
Geldi geldia nago, betan harriturik,
Burua zoratua sukharrak harturik,
Ilhunbea dakusat bi begietarik
Eztakit zer dantzudan beharrietarik.

V
Izerdiak naduka ikhara-hotzetan,
Emeki hormatzen zait odola zainetan,
Ezin dirot bihotza entzun panposetan,
Horrela, zuregatik, naiz azken hatsetan.

VI
Ikusazu, maitea, arras naiz argaltzen,
Badirudit zuhaina herstez zimaltzen,
Nereak eginen du ezpazaizkit heltzen,
Othoi, bada, has zaite nitaz urrikaltzen.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 260 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/