Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Biligarroa piaian [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (20. 1872. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Etxeto, Joanes "Senpereko Errient"

Descripción

Título
Biligarroa piaian
Dokumentuan jasotako izenburua
Biligarroa piaian
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Biligarro maite pollita, norat goaten haiz airean? Zerk hola asaldatzen haute hire xedera goatean?
Firma
Joanes Etcheto
Fecha
1872-00-00
Bertso kopurua
7
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
262

Biligarroa piaian [Bertsoa] / Joanes Etxeto "Senpereko Errient"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Biligarro maite pollita, norat goaten haiz airean?
Zerk hola asaldatzen haute hire xedera goatean?
Trabak oso khenduak ditut goaten haiz bidean,
Aingeruak lagunduren hau, behar izaten denean.

II
Hire harat hunat orotan gogoan haut nik hi bethi,
Hire kanta aditzen diat eginik ere emeki,
Hire luma berexten diat bertzen artean errexki,
Norat nahi ibili hadin begiak zauzkaiat hiri.

III
Hire trebesia orotan hirekin nauk izpirituz
Beldurrez eta gaztaginek hezaten lumatik biluz.
Hori hola gerthatzen balitz ni hilen nindukek doluz,
Urrun hadi etsaietarik akhaba ez hadin damuz.

IV
Hire goiti beheitietan izanen nauk bethi alde.
Laguntza behar dukanean, errak niri falta gabe,
Zonbait urhatsen egiteko ez nauk segur ni herabe,
Hire gatik egin nitzazkek ehun bat lekoa bedere.

V
Erne niagok ikusteko heia badukan etsairik,
Damu nikek izaten bahu hire piaian makhurrik
Zuzen bidean dabilana lagundua duk zerutik,
Oha beraz, ibili hadi, ez izan, othoi, beldurrik.

VI
Biligarro maithagarria, erradak hire xedea,
Errak, othoi, eman dukanez nihori hire fedea,
Piaia hortan errak, othoi, zertan dabilak gogoa,
Hiretako tokiño hortan idekia duk athea!

VII
Batasun zorionezko bat beira ziagok hiri funski,
Hire hegalak mugi zaizkik, egon gabe bethi nagi,
Orai egin behar dukana ez gerorakotz igorri,
Zeren geroa ez baitu Jaunak hemen agindu nihori.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 262 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/