Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Amaizuna [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (20. 1872. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Etxeberri, Augustin

Descripción

Título
Amaizuna
Dokumentuan jasotako izenburua
Amaizuna
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nola xoria, belatx aztaparrean Izatu dena, airez dohanean
Firma
Augustin Etcheverry
Fecha
1872-00-00
Melodía (txt)
Prima eijerra
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
263

Amaizuna [Bertsoa] / Augustin Etxeberri

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Nola xoria, belatx aztaparrean
Izatu dena, airez dohanean,
Ni halatsu naiz botz, amaizun muthiria,
Bethikoz uztean,
Ez da goizegi! Has bekit bizia!

II
Lau-bortz urthetan ama zen bezain ona
Khaxan darotet ezartzen etzana,
Ikhusten tut gero, hura ixil ixila,
Eta lo naukana,
Handik norapeit deramatedala.

III
Etxean arrotz, ez jakinez zer asma,
Hilherriraino zerbaitek nerama...
Orduan zinituzten eramaiten xilhora
Oi, zu nere ama!
Nik oihu bainan bertzek lur gainera.

IV
Usu daut aitak emaiten aditzera,
Bertze ama bat dakharla etxera,
Nik, ergela! Ez nuen ihardetsi orduan:
Ama bat berbera
Zuela Jaunak haurrentzat munduan.

V
Ama ordeak behar zuen izena,
Geroz jakin dut zela amaizuna,
Ez du ez halakoak bertzerenik maithatzen,
Jauna ganik zena,
Urrundu baitu gogotik ilkhitzen.

VI
Nere etxean sarthu zitzaidaneko,
Nerorren hartan ni nintzan kanpoko,
Nik irri amari, bainan ez hark musurik!
Ene lanendako,
Nihork eskerik ez begithartean!

VII
Haurride gaztek gizen larrua zuri,
Aitoren seme direla iduri!
Nik, xar eta beltx mehez (zerbait galderen giltza)
Hezurrak ageri,
Bainan ni bizi! Amaizun zikhoitza!

VIII
Supazterrean lehen nuen alkhia,
Haren gainean nik nuen zoria,
Zangoz surat eta altzorik goxoena,
Ene bururdia,
Enetzat amets! bertzek gozamena!

IX
Orduz geroztik nago mahain zokhoan,
Bakhar bakharra, xakhurra ondoan.
Hotzez othe nagoen edo naizen bustia,
Nork duke gogoan?
Nagola ni hau: Ni buru handia.

X
Minez banintzan ama bizi zelarik,
Laster han nuen eskua eztirik;
Hunek balin baderaut nihoiz entzun auhenik,
Izan tut berririk,
Bertze bi uspel, bat pareta ganik.

XI
Jauzika, kantuz, gero berriz pilotan,
Jo ahala jo, hari zinenetan
Aita-ama-dun haurrak ez ninduan zurekin,
Baina bai landetan
Edo bidean, zerbait haxerekin.

XII
Orai ordean ez othe nau entzuten,
Haren berrien kantatuz emaiten?
Entzun nezala, entzun, baitut hamalau urthe,
Etxea dut uzten!
Nere adinak eztudano bethe.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 263 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/