Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Einadak [Bertsoa] / Martin Guilbeau
Einadak [Bertsoa] / Martin Guilbeau
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Ametsetan ihunik, herria gogoan,
Goiz batez banindagon jarria leihoan,
Einadak lorietan zohatzen airean,
Orhoitzapen bat phiztu dautet bihotzean.
II
Norat zohazte, norat, einada maiteak?
Ez urrun, ez hegalda, hegaztin emeak,
Senda zatzue, othoi, ene arantzeak,
Agor zuen hats-onaz ene onhazeak!
III
Zer berri dakharzue ene sor herritik?
Nigarrez hari nago nere desterrutik,
Orhoitzapen dorphea! othe duk parerik?
Aphal zaizte, einadak, goan gabe bixtatik.
IV
Hara-han hainitz urrun mendi Eskaldunak,
Ikhusirik zarete heldu, hegaztinak,
Zer dio bere haurraz ene ama onak,
Nigatik nigarretan maizegi dagonak?
V
Zer diote haurraren maithatu lagunek?
Zer ezin ahantzizko haran oihartzunek?
Ni gabe, hek gabe ni! nere hatsberenek
Iraun bezate iraun nola mundu honek!
VI
Baina oi! bihotz mina! jadan bazohazte!
Zer! nihork sortherrian ez othe nau maithe?
Zeru goretan barna arinik zohazte,
Ene dohakabea! aira ezin naite.
VII
Laster duzue berriz eskaldun herria,
Ikusiren, einadak, oi! zuen zoria!
Nik hemen auhenetan, oroz ahantzia,
Tristerik iraganen dut ene bizia.
VIII
Eldu den primadera berriz agertzean,
Bizi banaiz oraino nere desterruan,
Hegalda zaizte, othoi, ene leihopean,
Eta erran zer berri den ene sorlekhuan.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 264 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/