Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Betiri-Sants [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (22. 1874. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Adema, Gratien "Zalduby"

Descripción

Título
Betiri-Sants
Dokumentuan jasotako izenburua
Betiri-Sants
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Betiri Sanxeren berririk, Aspaldi ez zen deus handirik
Firma
Gratien Adema "Zalduby"
Fecha
1874-00-00
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
269-270

Betiri-Sants [Bertsoa] / Gratien Adema "Zalduby"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Betiri Sanxeren berririk,
Aspaldi ez zen deus handirik,
Zioten ehortzi zutela bizirik,
Lurpetik ilkhirik,
(Ez duk ez irririk)
Munduz mundu herratua ibilirik,
Oraikotik ditu Betirik
Indarrak hartu guk utzirik,
Orai dago kargu handitan jarririk. (bis)

II
Betiri Sanx bai lehen ere
Zer zen ezaguturik gare,
Zer nahi miseria eta dolore,
Denboraz hain pobre
Orai zen podore!
Jainkorik ez dutenen enperadore,
Bethi gaixtaginen fagore
Bandera nahi den kolore,
Oraiko mende gisan bere du ohore (bis).

III
Betiri Sanx dago oihuka,
Biba, biba Errepublika!
Nahi ez duenari lephoa pika.
Jendea dabilka
Nahasiz trumilka
Umatua libertate ukhaldika
Jainkoa ukh-eta ostika,
Bainan Bettiri ez kitzika,
Aztaparra bezote denek milika (bis).

IV
Lege munduko errexena
Omen da Betiri Sanxena,
Bethi haizu dela egin daitekena.
Ahal gabe dena,
Hark du hark hobena,
Indarrak du orai garhaitzen zuzena.
Kontzientziarik duena
Ez da bethi irabaz dunena.
Frikun adret bat orai nola kondena?(bis)

V
Betiri-Sanxtarren Jainkoa
Da mundu huntako gozoa,
Erlixione libro eta largoa,
Aphez gabekoa,
Erran gabe doha,
Gure xakhurrak dik hola holakoa.
Bizi huntarik ondokoa,
Zer daiten edo nolakoa,
Hortaz ez dute hanbat khexu gogoa.(bis)

VI
Betiri Sanxen soldaduak,
Nun nahi dire nausituak,
Framazon, eskuaraz Harginbeltz deituak,
Heien sekretua,
Zin eta patuak,
Lurpeta ilhunbetan daude sarthuak,
Jainkorik ez nahiz munduak,
Hek ditu gidari hartuak:
Ez dik gaizki irri egiten debruak. (bis)

VII
Betiri Sanxen haur guzia,
Ttikitik librorik haziak,
Adinik gabe zer nahi haziak,
Bizioz gaindiak,
Zein nardagarriak!
Onhestate-ta ahalkea utziak,
Deus onik ez egin nahiak,
Gormant bano eta nagiak,
Iretsiak dagozka deboxkeriak. (bis)

VIII
Betiri Sanxen zangoetan,
Oi zenbat dabiltzan herresta!
Eta zenbat den haren atzaparretan!
Pobre-ta jaunetan,
Gradu guzietan,
Hainitz dire hola sarthuak saretan.
Asko bizitze moduetan,
Jainkorik nahi ez denetan,
Betiri Sanx da nausitzen guzietan (bis).

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 269-270 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/