Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Laborantza [Bertsoa] / Martin Etcheto

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (24. 1876. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Etcheto, Martin

Descripción

Título
Laborantza
Dokumentuan jasotako izenburua
Laborantza
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eman nahi nituzke zenbeit pertsu berri, Deusik memoriorat ahal badut ekarri
Firma
Martin Etcheto
Fecha
1876-00-00
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
278-279

Laborantza [Bertsoa] / Martin Etcheto

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I Eman nahi nituzke zenbeit pertsu berri,
Deusik memoriorat ahal badut ekarri,
Toki hautan bagare hainitz laborari,
Lorietan bizi gare lagunduz elkarri.

II Ene ofizioa bethi laborantza,
Lurretik egiten dut bihien arrantza.
Hekien ondotik gero hazienda bazka,
Hemendik aintzina ere badut esperantza.

III Penatua gatik aurthen agortiak,
Ez gaitela ikara gu lagun maitiak,
Batek ez badu ere izanen du bertziak,
Uste dut granierak badiren bethiak.

IV Arthuak eta ogiak gure hazkurriak,
Jaunaren borondatez lurrak ekarriak,
Hekien biltzailiak gu laborariak,
Neguko seguratzen udan ethorriak.

V Horiek printzipalak bertzia frankorekin,
Baratzekari ederrak beren arbolekin,
Sagardi eta mahasti mustra ederrekin,
Sarri janen ditugu denek elkarrekin.

VI Sorho horiek ere nahi ditut aiphatu,
Azinda parte handik behar da bazkatu,
Heiekin behar tugu lanak trabailatu.
Oraino bertze hainitz gisa hetaz baliatu.

VII Oraino badugu hainitz oihan eta larre,
Funtera horietarik guri beira daude,
Iduritzen zaizkigu itzal baten pare,
Pena da bizitzia halakorik gabe.

VIII Huna zortzi pertsu aurthengo berriak,
Nahi nuke ni bezala kontent balire guziak,
Arthuen esperantza bildu tut ogiak,
Iaz baino gehiago erregu dobliak.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 278-279 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/