Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Nere erriko gazteai [Bertsoa] / Iparragirre

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (24. 1876. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Iparragirre (1820-1881)

Descripción

Título
Nere erriko gazteai
Dokumentuan jasotako izenburua
Nere erriko gazteai
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Villarreal de Urretxu, Nere erri maitea
Firma
Jose Maria Iparragirre
Fecha
1876-00-00
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
280

Nere erriko gazteai [Bertsoa] / Iparragirre

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Villarreal de Urretxu,
Nere erri maitea,
Seme bat emen dezu
Amorez betea.
Nai baina, nola ikusi?
Au da lan tristea!
Zuretzat nai det bizi,
Urretxu nerea.

II
Bi mila eta seiregun,
Legua badira,
Montebideotikan
Euskal errira.
Naiz ezperantzetan
Etorri bagera,
Aurreratasun gabe
Urtiak juan dira.

III
Bai nere adiskideak,
Bear da pentsatu,
Guretzat Amerikak
Nola dian mudadu.
Inork emen ezin du
Lanikan bilatu.
Orain datorrenari
Bear zaio damutu.

IV
Gainera izan degu
Emen ere gerra,
Gure zorionean
Bakea egin da.
Baina gerrak ondoren
Dakar diktadura,
Don Lorenzo Latorre
Nagusi degula.

V
Ez bada, ez etorri,
Gaur lur onetara,
Il edo bizi obe da
Juatea Habanara.
Au da gure bandera
Espainaren honra,
Txurrukaren semeak
Ara juango gera.

VI
Agur, adiskideak,
Ikusi artean,
Zuenganatuko naiz
Egunen batean.
Esperantzatan bizi
Nai det bitartean.
Gero ezurrak utzi
Nere lur maitean.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 280 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/