Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Soldadoaren eta desobedientaren arteko dialoga edo arrazoinamendua [Bertsoa] / Lamothe

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (24. 1876. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Lamothe

Descripción

Título
Soldadoaren eta desobedientaren arteko dialoga edo arrazoinamendua
Dokumentuan jasotako izenburua
Soldadoaren eta desobedientaren arteko dialoga edo arrazoinamendua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nere lagun Guanes gazte Zorthean eroria
Firma
Lamothe
Fecha
1876-00-00
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
281-282

Soldadoaren eta desobedientaren arteko dialoga edo arrazoinamendua [Bertsoa] / Lamothe

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Soldadoa
I
Nere lagun Guanes gazte
Zorthean eroria,
Kuraiak falta eginik,
Utzi duzu Frantzia.
Zure zortheko hotsetan
Bada diferentzia,
Nik gure herrikotzat dut
Hirrixkatzen bizia.

Desobedienta.
II
Zortheko lagun Piarres,
Zu ... zaitezke,
Zure eskola dutenek,
Guan ere behar dute.
... ez lakitenek
Hainitz pairatzen dute,
Eskualdun gazteetarik
Guti ... dute.

III
Frantses, ez duzu ikhasi,
Zure falta da hori,
Errientak herrietan
Frantzesez dira hari,
Ikhastekotz behar zinen,
Eskolan ongi hari,
Bai et´ere zenbeit urthez,
Garbiago ibili.

IV
Gure herrian eskuaraz,
Erraiten da dotrina,
Bertze guzien gainetik,
Ikhasi behar dena,
Frantsesaren ikhasteko,
Ez da ez, alde dena.
Bizkitartean hala da,
Burhasoen ordena.

V
Gure errelijionea,
Behar dugu atxiki,
Hori gabe mundu huntan
Ez daite ongi bizi.
Bainan soldadorik gabe,
(Hau behar da sinhetsi)
Herrietan ez laiteke
Bakerik ardietsi.

VI
Nere aita eta ama
Ez ziren ahaletan,
Ni eskolan ibiltzeko,
Soberaxe zuten lan
Eskolaren pagatzeko.
Diru guti sakelan,
Hekien pobreziak nau
Ni herritik ereman.

VII
Lagun gaixo beldurtia,
Sar zaite zure baithan,
Arropa beltzak utz zaitzan,
Gorriak hartzekotan.
Jaunak hemen deitzen zaitu,
Zure zorionetan,
Zato, ba... sekizu,
Bai, zato, zur´onetan.

VIII
Nahi dut tropetan baden
Zonbeit agradamendu,
Soldadoak hori gabe
Hor doluz hil behar du.
Lenguaia ez dakienak
Laidoa pairatzen du.
Hori bera dela kausa
Ihesi egiten du.

IX
Soldadugoan ikhasten da,
Gauza balios denik.
Huntan aditzen ohi da,
Soinu miragarririk,
Eskualduna lakhetzen da
Lagunak maithaturik,
Sortetxerat libratzen da,
Ber denborak eginik.

X
Zure solas onek naite
Bihotza erdiratzen,
Horiek aditziarekin,
Hasi naiz ganbiatzen.
Denbora iragana dut,
Nik erreparaturen,
Gorphutzez ezin badirot
Diru onez bederen.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 281-282 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/