Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Artzaina eta bere gasnak [Bertsoa] / Jean Duvoisin "Gazteluberri"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (26. 1878. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Duvoisin, Jean "Gazteluberri"

Descripción

Título
Artzaina eta bere gasnak
Dokumentuan jasotako izenburua
Artzaina eta bere gasnak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Den berria, den zaharra, Huna kondera bat, ez txarra
Firma
Larrondoberri
Fecha
1878-00-00
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
286

Artzaina eta bere gasnak [Bertsoa] / Jean Duvoisin "Gazteluberri"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Den berria, den zaharra,
Huna kondera bat, ez txarra,
Ez hala-hulako errana,
Baina zentzu handia daukana.
Behialako egunetan
Aldudeko mendietan,
Bazen artzain famatu bat,
Naski ez baita hanbat
Orai halakorik,
Ez eta idurikorik,
Izen zuen Arkulo.
Gauaz ez egunaz etzuen egiten lo,
Edo guti bedere,
Batzuk zioten ere,
Etzuela lorik
Begi batez baizik.
Jausten zen menditik igandetan
Mezara eta jateko-ketan.
Behin hala eldu zelarik,
Bizkarra gasnaz betherik,
Jausten da patar bat behera,
Gero igaiten bertzera,
Gainera heldu deneko,
Izerdia darioko.
Behar duela hats-hartu,
Karga lurrera ematen du,
Baina ematean lurrera
Hor doa gasna bat gain-behera.
Min zitzaion Arkulori
Han uztea gasna hori.
Gure artzainak bazuen izpiritu,
Etzuen bere gasnaz etsitu,
Zer egin ordean? hau? hori? hura?
Azkenekotz heldu zaio burura,
Hainitz asmu duenean erabili,
Behar duela bidali
Gasna galduaren bilha
Bertze bat gogor eta biribila.
Bat hazta, bertzea hazta,
Bazuen ezik non hauta,
Hartzen du bat, segur ez ustela,
Eta mintzatzen zaio hunela:
“Gasna maitea, habil beheiti,
Erakartzera laguna goiti,
Bidean ez ibil jauzika,
Bainan emeki pirritaka,
Beldurrez hauts dezakan burua,
Hartaz nik baituket damua”.
Nola erran hala egin,
Igortzen du gasna. Gasna badoha arin,
Bai, artzainak ikusi zuen goaten,
Ez ordean gibelerat itzultzen.
Ez biak, ez bat ere.
Etzuen etsitu halere.
Traba zerbaitek othe zaduzkan bidean,
Hirugarren bat igortzen du kuxean.
Hau ere nonbait gelditu.
Bidean othe zen eritu,
Arkulok igortzen du bertze bat,
Egin zuen hunenbat eta hanbat,
Non azkenekoz zakua
Gelditu baitzen hustua,
Eta gasnak joan pusketan urera
Hango arrainen hartera.
Orduan Arkulok buruan min...
Berantxe! etzen gehiago zer egin.
Nora dago solas hunen aria?
Hunek erakusten du jokolaria,
Zeinak galtzen badu urhe bat jokoan,
Ez baitu etsitzen berehalakoan.
Galdu atzeman nahiz
Arriskura doha berriz,
Bethi berotuz dihoa,
Azken sosen adioa,
Ikusi duken artekan,
Eta ordu hartan,
Urrikiak alperretan.
Zuhurra dostatzen da negurriz,
Diru guti jokotan igorriz,
Beldurrez geldi turin
Arkuloren berdin.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 286 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/