Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Jaungoikoa bera bakarrik da andi [Bertsoa]
Jaungoikoa bera bakarrik da andi [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Arbol azpiyan zear etzana
Gau izarrata batian,
Buru nastuba, gogoa ilun,
Bainan biyotza pakian,
Arkitutzen naiz irakurriya
Zerbait papertxo batian.
II
Egun-eroko eguzkiya ta
Gau izar ta ilargiya,
Aize, euriyak, itxaso zabal,
Egazti eta piztiya,
Lur eta zeru diyogun ori,
Ez bada arrigarriya!
III
Ez da ametsa, ez nago lotan,
Aditzen nago mintzuba
Dagokidala neri esaten:
“Ah, zer gizonaren gaxua!
Ua, ua lotara, alper ari aiz
Nekatzen izpirituba”.
IV
Irten dedila jakintsunen bat
Gizon berriyen artetik
Esan akiyo bear dukela,
Senistekotzat bertatik,
Landare edo azirik gabe
Arbolatxo bat lurretik.
V
Gaia emanik egin lezakek
(Baderitzaio) guztiya;
Bainan ez baitik orrek sortuko
Xingurri baten biziya!
Negurri gabe igua zegok
Gizonaren iritzia.
VI
Orrela ere ausarteriyan
Maiz aurreratxo dijua,
Eman nairikan, ez dakit zeri!
Bertute guzirakua,
Iritxitzen da ukatzeraino
Ori bere Jaungoikua.
VII
Ezaguera ta gaia emanik,
Gizonak egin oi ditu,
Gauza ederrak, arrigarriyak;
Au ez diteke ukatu.
Zeini zor diyon ori guztiya,
Au bear luke aitortu.
VIII
Orretarako emana degu
Guk degun izpirituba;
Eta onen bidez egina bada
Gizonarentzat munduba,
Ez litzake asko eskatutzia
Onra dezala zeruba.
IX
Gizona balitz menderen mende
Bizitzekoa munduban
Jauna berari igo lekiyo
Bere ustetan buruban
Eriyo otzak gelditutzen du
Bidi xit laburragoan.
X
Eriyotz orrek irukiko du
Gizona beti txikiya,
Jaunak guztia andiya du-ta
Onetan erebakiya;
Asko litzake aitortutzeko
Beraren jakinduriya.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 297 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/