Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Beranteko urrikiak [Bertsoa] / Joanes Oxalde
Beranteko urrikiak [Bertsoa] / Joanes Oxalde
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Bizi nintzena bakean
Ait´amekilan batean,
Tratulari bat sarthu zerautan, uste gaberik etxean,
Ez baitzuen nahi handik athera ni saretan sar
artean.]
II
Amerikako bidea
Har ezazu, Jaun gaztea,
Erranen dautzut nola bizi den lekhu hartako
jendea,]
Hemen kobrea bezain nasaiki han badabila
urhea.]
III
Orduan nintzen harrotu,
Gogo guzia berotu,
Abisu frango izan dut bainan, ez naiz nihori
behatu,]
Ni zoro bezain hura ernea, laster ninduen beretu.
IV
Diru-goseak nerama,
Utzirik ait´eta ama,
Arrosa petik ather´orduko, arrantzetan atzemana,
Nahigabetan bethi bizi da aiter behatzen ez
dena.]
V
Untzian hasi senditzen
Damuak bihotza zaurtzen,
Ald´orotara begira, bainan urik baizen ez ikusten,
Haize tenpestak, masten karraskak zain guziak
ikharatzen.]
VI
Sarthu naiz azken buruan
Gogoa naunkan lekhuan,
Neure etxean nintuelarik atseginak inguruan,
Orai hemen naiz, dohakabea, nehor gabe
desterruan.]
VII
Bizi naiz nahigabetan,
Bethi hasgorapenetan,
Damu min-gaitzikildatu nintzen bertzen solas
ederretan]
Geroztik hunat urrikitu zait probetxu gabe
bortzetan.]
VIII
Ene haurride gazteak,
Ez segi ene bideak,
Ithurri khiratsetan edan du zuen anaia maiteak,
Hemen egunak luze dohazko nola herrian
urtheak.]
IX
Bidali diot amari,
Zertaz nagon hemen eri,
Zerbait laguntza egin dezola nigarrez dagon
haurrari,]
Ahalik balitz nahi bailuke sorthu-lekhurat itzuli.
X
Hemen nago lotsatua,
Dolu minez hiratua,
Ikusten badut berriz aldi bat Eskal herriko zerua
Hor biziko naiz lehen bezala galtzen ez badut
burua.]
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 300 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/