Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Lore igartua [Bertsoa] / Bitoriano Iraola
Lore igartua [Bertsoa] / Bitoriano Iraola
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Baratz berdeko lirain polita,
Usai gozozko loria,
Atzo zenbaiten deseoa ta
Gaur igartuta lajia:
Urruntasunak zauzkan ezkero
Orla galdutzaz botia,
Zure merio sentitutzen det
Biotza penaz betia.
II
Xori xiki bat bezin alegre
Etorri zinan mundura,
Txortentxo melar berde batetik
Jostailu baten modura:
Zure orduko preskotasuna!
Zure orduko itxura!
Gogoratzean beti sartzen zait
Tristetasun bat petxura.
III
Galaz jantzita guztiz suabe
Mugitzen zinan aizetan,
Dama gazte bat bezin airosa
Udaberriko goizetan;
Uriztatua doai aundiaz
Egun sentiko intzetan,
Baina gaur penaz jartzen naiz zutzaz
Oroitzen naizen denetan.
IV
Lore polita zinan denboran
Zenbait gustora begira,
Zure kolore pinak ikusten
Gelditu izandu dira;
Dizdiz eginaz perlaren gisa
Eguzkiaren argira,
Baina lengoko zure dizdizak
Ezer gelditu ez dira.
V
Betiko galdu zaizkizu lengo
Edertasunen indarrak,
Gabaz ez dizu argi egiten
Ilargi eta izarrak;
Ez dizkizu nai intzak gozatu
Goizetan osto igarrak,
Denak jiraka or darabilzki
Lurrean aize iparrak.
VI
Penaz biraltzen diran bezela
Sentimenduak aizera,
Zu berriz beti usai gozoak
Emanaz bizitu zera:
Zure doaiaz orla gozatzen
Aditu ere bazera,
Eskergabeak oinperatua
Azkenerako iltzera.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 302 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/