Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Sokorriko mendiko birjinari [Bertsoa] / Beñat Dorbe

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (30. 1882. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Dorbe, Beñat

Descripción

Título
Sokorriko mendiko birjinari
Dokumentuan jasotako izenburua
Sokorriko mendiko birjinari
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Sokorriko mendia deitzen den gainean, Birjina dut ikusten argitzen denean
Firma
Beñat Dorbe
Fecha
1882-00-00
Bertso kopurua
8
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
315

Sokorriko mendiko birjinari [Bertsoa] / Beñat Dorbe

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Sokorriko mendia deitzen den gainean,
Birjina dut ikusten argitzen denean,
Eta bihotza bozten hari behatzean,
Nere laguntza baita bakarra munduan.
Gure ama ona urrikal zaizkigu,
Zure laguntza behar guziek baitugu.

II
Nonbeitik ethortzean nola garen bozten,
Ama Sokorrikoa badugu ikusten,
Nahiz oraino urrundik den salu(ta)tzen,
Haren amodioa ez zaiku fal(ta)tzen.

III
Diogunean othoitz kartsuki egiten,
Gure othoitzak bethi dauzkigu entzuten,
Jainko zerukoari galdeak egiten,
Merezi baditugu dauzku ardiesten.

IV
Urthe denboretan udan agortetan
Eri gaozenean tristerik ohean,
Othoitz egin Sokorrirat izatekotan,
Iduzki edo uri osasun gu baitan.

V
Zenbat xangrin pena munduan direnak
Geldiarazi ditu gure Ama onak,
Kontsolatzen badaki hari doazkonak,
Bethi eman dauzkigu galdatzen zaizkonak.

VI
Tenpestaren erdian itxaso gainean,
Txalupa bat saltoka dabil lanjerrean,
Marinelek ez dute segurki orduan
Othoitz alferrik egin Sokorri gogoan.

VII
Gu ere haurrak goaz batzuetan,
Bide ona utzirik lanjer handietan,
Zu arras ahantzirik mundua gogoan
Othoi, gida gaitzatzu, oh, ama orduan!

VIII
Zu baitan dugu bethi guk konfidentzia,
Ez garela izanen zutaz ahantzia,
Bide ona segituz eraman bizia,
Ardietsi gaitzazu zeruko gloria.
Halabiz.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 315 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/