Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Euskal-erriko perlak [Bertsoa] / Antonio Arzak

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (31. 1883. Markina) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Arzak, Antonio

Descripción

Título
Euskal-erriko perlak
Dokumentuan jasotako izenburua
Euskal-erriko perlak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Dizdizariak, egiazkoak Jaunak zerutik botatakoak
Firma
Antonio Arzak
Fecha
1883-00-00
Bertso kopurua
16
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
318-319

Euskal-erriko perlak [Bertsoa] / Antonio Arzak

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Dizdizariak, egiazkoak
Jaunak zerutik botatakoak,
Odeiak ura daukan bezela
Euskal-biotzak gordetakoak,
Dira: malkoak!... Ixurtzen ditu
Gau eta egun mundu osoak,
Baina neretzat eztira inon
Euskal-errian bezelakoak!...

II
O erri maite maitagarria
Malko iturri guztiz garbia,
Maitasunaren, sentimentuen
Eta negarren kabi txikia!
Pena bat daukat! sinistanazu,
Zuri begira, ai! etorria,
Gaur edo biyar zu emen utzirik
Zeruetara, gabe! joatia.

III
O Jaun aundia! ... zer da zuretzat
Zeru ederra onat jaxtia
Ikusirikan nere erriak
Dizun maitasun paregabia,
Ikusirikan onen fedia
Dena garretan irazekia,
Ikusirikan, Aita laztana!
Zurea dala guzti-guztia?

IV
Begira zakitza zeru goietik,
Zure Ama du bere jabia!
Beti elkarrekin izango dira
Euskal-erria eta Maria!
Ta lur ontatik Amerikara
Dijoanean Euskal-umia
Antxen darama bere kolkoan
Amatxo onen kuttun eztia!

V
An!... besoetan, aurtxoa zala,
Euskaldun amak jarritakoa
Erakatsirik bere aurrari
Jesus! esaten, izen gozoa!
Erreguturik Kristau-Legean
Ez bizitzekotz aingerutxoa
Il dedila, bai! ... beso aetan
Egin dezala betiko loa!

VI
Orazio au Zerura joanik
Zerutik dator malko tantoa,
Eroririkan perla eder onek
Esnatutzen du ume gaixoa,
Eta ikusirik amaren negar
Eta arpegi dolorezkoa,
Aur txikiari jaiotzen zaio
Beste perla bat ederragoa!

VII
Azitzen dator; beste ama bat
Irtentzen zaio bere bidera
Mundu ontako gauz on guztiak
Maitagarriro agertutzera,
Jaun bat, lege bat eta Erri bat
Nola dituen erakustera,
Mundurik-mundu gure artean
Sekulan ilko eztan Euskera!

VIII
O, nere Ama! Etorri zera
Gaur gu Markinan laztandutzera,
Etorri zera zure semeak
Pozaren pozez txoratutzera,
Etorri zera gure lengoko
Atzekabeak txit aztutzera,
D´Abbadie jaun ta sari emaileak,
Malko batekin eskertutzera!

IX
Baina... O Ama! Ama Euskera!
Zure semeak goaz iltzera,
Sufrimentuak bialtzen gaitu
Zeruan zutaz itz egitera!...
Sufritu degu aski, Amatxo!
Baldin gaiztoak izan bagera
Iltzerakoan zugana gatoz
Arren! gauza bat zuri eskatzera.

X
Ama Euskera! ain ona zera
Aditu zazu gure erregua,
Zure aurrean egiten degu
Azkenik gure testamentua,
Paper beltzean, malkoz bustirik,
Gure eskuak izkribatua,
Agoniako ordu estuan
Animatikan jaiotakua.

XI
Esan zaiezu gure aurrai,
Gutaz galdetzen duten orduan,
Gu il ginala ezin bizirik
Euskal-Legea! galdu damuan,
Lege santu au daukatela gaur
Oitura onak! beren barruan,
Ta, zu! zaudela sekuletako,
Jaunak jarria oen kontuan.

XII
Esan zaiezu il arteraino
Bizitzeko, bai! mendi onduan
Erakutsirik, Ama garbia!
Zer usteltasun dagon munduan!
Esan zaiezu beren biotzak
Idukitzeko beti Zeruan,
Ixuririkan malko tristeak
Gure ezurrak diran lekuan!

XIII
Ama Euskera! Ama Euskera!
Orra non diran gure umeak,
Zer? eztituzu ezagutzen?...
Negar gizonak! negar andreak!
Negar gizonak, lotsarik gabe!
Lotsaturikan ez egiteak,
Biotza ere igartu digu
Izandu degun doakabeak?

XIV
Ez mila bider!... Atoz malkoa!
Itzakin ezin esantakoa
Zergatik zeran ixil-ixilik
Izkuntzen izkuntz gain-gainekoa,
Zergatik zeran, o ur tantoa!
Sentimentuen itsas beroa,
Zeinaren bagak mugitzen duten
Gure animen ontzi gaixoa!

XV
Atoz!... zu gabe ontzi gaixo au
Ondar leorrez ingurutua,
Eztakit nola joan al liteken
Ikututzera Zeru-portua,
Baina badakit malko batean
Joaten bazaio, umil! sartua
Besoak zabal! .... datorkiola
Gure Jaungoiko errukitsua!

XVI
O nere erritar biotzekoak,
Ainbeste negar egintakoak!
Azi ditzagun, zuzen! aurtxoak
Erakutsirik gure malkoak!
Ederrak dira dolorezkoak!
O!... eta, zeinen baliosoak!...
Munduan orla bizitakoak
Dira Zeruan zorionekoak!

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 318-319 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/