Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Kantu berriak burdin-bidearen gainean, agorrilean, 1883an [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (31. 1883. Markina) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Oxalde, Joanes (1814-1897)

Descripción

Título
Kantu berriak burdin-bidearen gainean, agorrilean, 1883an
Dokumentuan jasotako izenburua
Kantu berriak burdin-bidearen gainean, agorrilean, 1883an
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ohore merezi du Papin jakintsunak, Orai dela bi mende zentzuz mintzo zenak
Firma
Joanes Oxalde
Fecha
1883-00-00
Bertso kopurua
10
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
329

Kantu berriak burdin-bidearen gainean, agorrilean, 1883an [Bertsoa] / Joanes Oxalde

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Ohore merezi du Papin jakintsunak,
Orai dela bi mende zentzuz mintzo zenak,
Harrek baitzuen erran, ur bero lanoak
Higitzen zituela kargarik dorphenak.

II
Geroztik lothu ziren burdin-bideari,
Zoina ezin moldatuz hanitz baitzen ari,
Azkenekotz abilki baitzuten ezarri,
Atsegin egiten du munduan askori.

III
Urak duen indarra zoin den baliosa,
Munduko obretarik ageri da ontsa,
Burdin-bidetan juhan tu hanitz karrosa.
Heien arrabotsak du iduri orzantza.

IV
Urrun entzun daitake harren irrintzina,
Hortaz abisatzen du aiduru dagona:
Hurbil dagonarentzat, zer oihu samina!
Xoratzen du burua minbera duena.

V
Denboraz aditu da erraiten jenderi:
Deus gisaz ez bainuke hortan sarthu nahi,
Noren ganik othe du indar handi hori?
Hortan ez da bertzerik baizik galtxagorri.

VI
Ikhusirik on dela hortaz gozatzia,
Den lekhu guzietan da bai onetsia.
Piyayan direnentzat zer bozkalentzia!
Gasturik ere ez du oinezko erdia.

VII
Laster ditu berriak urrun helarazten.
Saldu erosi gauzak merke eramaiten,
Egun Baionan dena bihar da Parisen,
Negozioa hola baitu emendatzen.

VIII
Burdin-bidea dute ordu onez egin.
Har dezagun hortakotz guziek atsegin:
Errextasun handia baiterauku egin,
Juan gitezen ospeka Lurderat pelegrin.

IX
Benedikatua da hango ithurria,
Hartaz frangotan baita sendatzen eria,
Ararteko harturik Birjina Maria,
Jendendako hauxe da laguntza handia.

X
Bisitatuko dugu Lurdeko harpea:
Han agertu zelakotz Birjina maitea,
Guretako han dago graziaz bethea,
Zabaldu nahi dauku zeruko athea.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 329 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/