Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Goazen Markinara [Bertsoa] / Bonifazio Etxegarai

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (31. 1883. Markina) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Etxegarai, Bonifazio

Descripción

Título
Goazen Markinara
Dokumentuan jasotako izenburua
Goazen Markinara
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Goazen anaiak Markina aldera, Goazen guztiyok kantatzen
Firma
Bonifazio Etxegarai
Fecha
1883-00-00
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
329-330

Goazen Markinara [Bertsoa] / Bonifazio Etxegarai

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Goazen anaiak Markina aldera,
Goazen guztiyok kantatzen,
Begira nola Euskal-Erriyan
Danak diraden poztutzen,
Nola diraden alaitasunez
Eta otsarez betetzen,
Ikusirikan zer fest´ederrak
Markinan diran ospatzen.

II
Goazen guztiok Euskal soinuak
Kantaturikan gogotik,
Euskaldun gauzak gure kantuaz
Odoietara jasorik,
Bizkaiko zelai, aitz ta mendiak
Arkitzen dira mugirik,
Beren aurrean ikusten diran
Fest ederrakin suturik.

III
Goazen agudo Markina aldera
Entzun dezagun sansoa
Ikus dezagun Lekobideren
Semeen izantz osoa,
Goazen guztiyok aditutzera
Bertsolariyen jokoa,
Gure lurrean miragarriro
Gorde dan jolas gozoa.

IV
An ikusitzen diran gauz danak
Dirade gure gureak,
Ospatzen diran festa guztiyak
Euskaltasunez beteak,
Lekobideren erri gozoan
Gizaldiyetan gordeak,
Lur onetako seme danentzat
Egiyaz guziz maiteak.

V
An entzuten da danbolina ta
Jotzen dituzte txistuak,
An edurturik ile bizarrak,
Dauzkaten gizon prestuak,
Dabiltza dantzan aditurikan
Euskaldun zarren soinuak,
Ikusirikan Euskal oiturak
Feniz antzera piztuak.

VI
Ala mendiyan dirurik gabe
Bizi diraden gizonak
Nola jauregi galant batean
Dirudun bizi diranak,
Txit atseginik kantatzen eta
Dantzan dabiltza dan danak
Fest oriyekin azturik beren
Naigabe, pena ta lanak.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 329-330 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/