Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Gizon buriophetsu eta sineste gabe baten bizia eta heriotzea [Bertsoa] / Arnaud Haramboure "Ziburuko Xantrea"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (32. 1884. Sara) Idatzizkoa
Bertsolaris / Autores
Haramboure, Arnaud "Ziburuko Xantrea"

Descripción

Título
Gizon buriophetsu eta sineste gabe baten bizia eta heriotzea
Dokumentuan jasotako izenburua
Gizon buriophetsu eta sineste gabe baten bizia eta heriotzea
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Munduak badu egun espantua franko, Xitxipitxi enetzat gaizki mintzatzeko
Firma
Haramboure, Ziburukoa
Fecha
1884-00-00
Bertso kopurua
14
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
331

Gizon buriophetsu eta sineste gabe baten bizia eta heriotzea [Bertsoa] / Arnaud Haramboure "Ziburuko Xantrea"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Munduak badu egun espantua franko,
Xitxipitxi enetzat gaizki mintzatzeko;
Hitz bat erran behar dut ene garbitzeko,
Zauri txarrak ditudan denek jujatzeko.

II
Asmu handiak ditut gaindiz duazenak,
Alaber hitz guziak xuri xurienak,
Urratsak ere segur bethi zuzenenak,
Notarik gabekoak ene obra denak.

III
Tronu bathean nago gora altxatua,
Ez naute ikusiko nihoiz aphaldua,
Ene botherea da urrun hedatua,
Bakotxak kentzen deraut bere gaphelua.

IV
Belauniko lurrean ez naiz ni ematen,
Ni baino goragorik ez dut adoratzen,
Erran zahar guziez aise naiz trufatzen,
Ni naiz eta ni baizik ez dut ezagutzen.

V
Beltzak eta xuriak dauzkat ikaretan,
Bengantza, gastiguak ditut eskuetan,
Handi edo ttikiek ene aldaketan,
Aphal kurritzen dute oren guzietan.

VI
Erromesaren ona hitzez dut bilatzen,
Ematen dudan baino gehiago agintzen;
Zenbat gizon ez dut nik hola enganatzen,
Ene alderat nihoiz ez naiz ni trunpatzen.

VII
Abilenetarik naiz hartzekoen biltzeko,
Axolarik gabea zorren pagatzeko,
Gastosa konpanian alferra laneko,
Zer nahi egiten dut aise bizitzeko.

VIII
Ungi jan hobeki lo daramat bizia
Nahiz iresten dudan ebatsi ogia,
Hemen erran behar dut garbiki egia,
Hauzoko erroak du ene jelosia.

IX
Arrosa hixtuenak naute inguratzen,
Julufrai argailenak nik ditut maitatzen,
Horrela bizitzea ez naiz ahalkatzen,
Munduthiarrek naute goraki laudatzen.

X
Atsein likitsak dire ene berthuteak,
Hola pasatzen ditut aiseki urtheak,
Orai hanitzak gare sineste gabeak,
Tzarrak izanen dire gure haur gazteak.

XI
Ehun urthe bainitu hemen bizitzeko,
Har nezake oraino atsein tzarra franko,
Bainan herioa zait lasther ethorriko,
Sortzeari hiltzeaz zorra pagatzeko.

XII
Lahar hori bakotxak dakarke ondotik,
Orhoitzapen latzena ezin ken burutik,
Espantuka haiturik bainua mundutik,
Nere buriopeak arras itsuturik.

XIII
Nola bizi hala hil da errankizuna,
Zorigaitzean ez da segur zoriona,
Bide makurrenetan maiz dabil gizona,
Besarkaturik tzarra ustez duen ona.

XIV
Ethorkizun bat baden nahi nuke jakin,
Norbeit heldu balitzait berri segurekin,
Bainan nik zer bildu dut egin gaizkiekin,
Bestiaki hiltzen naiz sineste tzarrekin.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 331 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/