Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Menditar baten kantua [Bertsoa] / Karmelo Etxegarai
Menditar baten kantua [Bertsoa] / Karmelo Etxegarai
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Urruti nere menditik
Joan nintzan dirutu nairik;
Urrutiyetan laster biotza
Naigabez erdibiturik,
Gelditu nintzan tristerik,
Pake santua galdurik.
II
Nere biotza zegoen
Euskal-Erriyan pensatzen
Egun guztiyan, gaubaz oro-bat
Beti zitzaidan oroitzen,
Zer gozo nintzan bizitzen
Aurtxo nintzanean emen.
III
Gogoan nuen etxea,
Gaztain artean gordea:
Mendiska baten agertutzen zan
Eleiza txukun maitea,
Bertako ezkil-dorrea,
Ainbat oroitzez betea.
IV
Arkitzen nuen guztiya,
Zan neretzat mingarriya,
Denak gogora ekartzen zidan
Mendiyan nuen biziya,
Ango pake naigarriya,
Ango zorion eztiya.
V
O mendi biyotzekoa!
O nere kabitxuloa!
Zugan neretzat diz-diz eginik
Dago izate gozoa,
Ala nola intz-tantoa,
Apaindurikan ostoa.
VI
Txori bat bere kabiyan,
Dago pozez lertu naiyan,
Ala ni ere akitutzen naiz
Nagoenean mendiyan,
Gaztaina zarren azpiyan,
Aitonen jaio-tokiyan.
VII
Emen igande goizean,
Mezara ezkilak deitzean,
Zenbat oroitza gozagarrizko
Senti ditut biotzean!
A zer poza barrenean
Eleizarako bidean!
VIII
Orduan egun-sentiyak
Argi zituen mendiyak,
Ezkil-soinuaz batera zuten
Gogoz kantatzen txoriyak,
Loreak, intzez bustiyak,
Zabaltzen zeuden orriyak.
IX
Dena zegoen ederrik,
Guztiya pozez beterik,
Intza, loreak, txoriyak, dena
Zoriona kantaturik,
Baina guztiyen gainetik,
Ni negoen atseginik.
X
Ez naiz, ez, Jauna geiago,
Nere menditik joango,
Aitzurrak nere lagun dirala
Baserriyan naiz biziko,
Zuri eskerrak emango,
Pakez bete nazulako.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 338-339 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/