Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Erbi-inudea eta katua [Bertsoa] / Pepe Artola

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (35. 1887. Azkaine)
Bertsolaris / Autores
Artola, Pepe

Descripción

Título
Erbi-inudea eta katua
Dokumentuan jasotako izenburua
Erbi-inudea eta katua
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Erbi-inude bat bein Baserri batera
Firma
Jose Artola
Fecha
1887-00-00
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
352

Erbi-inudea eta katua [Bertsoa] / Pepe Artola

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erbi-inude bat bein
Baserri batera
Sartu zan egaztiak
Arrapatutzera;
Ala begiraturik
Zein zan ederrena
Atzaparrak eatzi
Nai zizkan aurrena,
Eta segiturikan
Beregana zuzen
Berealaxe bertan
Arrapatu zuben.
Abuan zeukarrela
Egastiyak oju
Egiten zuben oso
Larri kukurruku
Norbait etorri zedin
Arri laguntzera,
Bestela bazijoan
Betiko galtzera!
Au aditurik bertan
Zeguan katu batek
Esan zuben: “Or, norbait
Estu arkitzen dek!
Zer gertatzen ote da?
Obeto det nik joan.
Nai ote dute gure
Egaztien bat jan?
Ala joan zan zegiran
Ta erbi-inudea
Ikusi zuben an
Etxeko egastiya
Aboan zeukala,
Zulo batetik igaz
Egin nai zubela.
Onek orduan kolpez
Zarpak eratzirik,
Esan ziyon: Ez diat
Lajako bizirik
Ez badek askar usten
Gure egaztiya.
Lapurretan alabil
Pikaro txerriya?
Aguro utzi zuben
Erbi-inudeak
Bestela an artuko
Zituen beriak.
Ala egazti arrek
Beren katuari
Eman zizkan gustora
Eskerrak ugari.
Gero esan ziyon au:
“Gaur edo bigar nik
Albanezake egin
Zuri mesederik,
Biyotzetik egingo
Dizut al-detana
Etzait astuko zuk gaur
Egin nauzun ona.”
Modu onetan guztiyak
Egin bear degu,
Aldan denari beti
Trantzian lagundu.
Egin dezagun bada
Aldan guztiyan on,
Begira gabetarik
Zein, nola, ta non.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 352 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/