Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Txistulari gaisoa [Bertsoa] / Karmelo Etxegarai

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (36. 1888. Kanbo)
Bertsolaris / Autores
Etxegarai, Karmelo

Descripción

Título
Txistulari gaisoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Txistulari gaisoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Guztiyak pozez daude Triste ni bakarrik
Firma
Karmelo Etxegarai
Fecha
1888-00-00
Melodía (txt)
Nora zoaz, Mariya?
Bertso kopurua
7
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
356-357

Txistulari gaisoa [Bertsoa] / Karmelo Etxegarai

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Guztiyak pozez daude
Triste ni bakarrik:
Triste, bai! zeren nagon
Ama gabetanik:
Baina josta ditezen
Besteak gogotik
Ai! txistua jo bear
Naiz egon tristerik!

II
Txistua jo! ta, nola
Joko det txistua,
Baldin naigabepean
Banago sartua?
Txistu-soinuen ordez
Balitz, ai! lantua,
Litzake neretzako
Gauz errazagua.

III
Nola ez? Ilun dago
Neretzat guztiya,
Dena samintasuna,
Dena da antsiya,
Joan da nigandik
Ama maitatiya,
Non arkiko det orain
Munduan argiya?

IV
Ala ere, nai dute
Nik soinu jotzea,
Nere txistuarekin
Berak poztutzea:
Bainan, bainan il bazait
Ai! ama maitea,
Nola joko det ezer,
Ezpada tristea?

V
Penik badu, triste du
Kantatzen txoriyak,
Eta izanagatik
Naigabe biziyak,
Biotz saminduaren
Erdiragarriyak,
Nai dute nik jotzea
Soinu txit alaiak!

V
Penadunak ez bear
Jo soinu tristerik!
Noiz, noiz ikusiko dute
Gabaz eguzkirik?
Noiz doakabearen
Biotz samindutik
Ateratzen irrintzi
T’ uju pozezkorik?

VI
Geldi bitez ujuak
Pozdunarentzako.
Betoz, betoz nigana
Zenbait negar-malko,
Zeren obeak diran
Ni sendatutzeko,
Nere samintasunak
Zerbait gozatzeko.

VII
Agur, ama: begira
Zadazu Zerutik,
Nola nagon ni beti
Zutzaz oroiturik,
Naiz ari txistu jotzen,
Naiz egon ixilik,
Jainkoak daki nola
Malkoak gorderik!

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 356-357 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/