Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Pilatus hiritarra eta Piarres-Ttipi menditarra [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (36. 1888. Kanbo)
Bertsolaris / Autores
Ibarrart, Piarres "Bettiri"

Descripción

Título
Pilatus hiritarra eta Piarres-Ttipi menditarra
Dokumentuan jasotako izenburua
Pilatus hiritarra eta Piarres-Ttipi menditarra
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eztai ederrak Eskual herrian Egin ditugu ihauterian
Firma
Piarres Ibarrart
Fecha
1888-00-00
Melodía (txt)
Ostatu on bat Ezpelet’ hortan...
Bertso kopurua
12
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
359

Pilatus hiritarra eta Piarres-Ttipi menditarra [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Eztai ederrak Eskual herrian
Egin ditugu ihauterian,
Bozkariorik haundienian,
Bai, ahaideak gutaratzean,
Adixkidekin bat egitean,
Zoriona zen gure artean.

II
Nahiz ez ginen haundietarik,
Espos hekien bi aldetarik
Ginen euskaldun garbietarik,
Jakintsun haundi jaun hiritarrik
Zauku ethorri batto bakharrik,
Itzultzekotan gu xoraturik.

III
Udako egun bero garbian
Nola erlea loretegian,
Zagon jaun hura gure erdian,
Gu oro ixil mintzo zenian,
Iduri saindu hastapenian,
Satan-ttipi bat zen azkenian.

IV
Jakintsun haren jakitatea,
Da khorodunen laidoztatzea,
Jainkoa-baithan ez sinhestea,
Mundua eta gu egitea
Ezdeusetarik gauzen hastea,
Haren ustean da suertea.

V
Erran du ez da botheretsurik,
Gizona baino goragokorik,
Guri gaztigu eman dironik,
Ez da zorion ez zorigaitzik,
Ez arimarik berexten denik,
Akhabo dela hilez geroztik.

VI
Zuhurren gisa mintzatu baitzen,
Gazte zoroek sinhesten zuten,
Ustez osoki argitua zen,
Etzen ez gaizki irriz asetzen,
Haren gezurra etzela galtzen,
Toki onean zuela saltzen.

VII
Mendi gaineko Pierra ttipi
Lotsarik gabe zitzaion jeiki:
“Ixil zaite hor, ez mintza gaizki,
Arras zorotzat gauzkatzu naski,
Jakintsun zare bainan ez aski,
Tontoak ere zerbait badaki.

VIII
Huna oilo bat mahain gainean,
Arroltzea zen amaren pean,
Gero txitoa sorthu zenean,
Arroltzerik ez Mundu hastean,
Oilo lehenak errun artean,
Nork du lehena eman lurrean.

IX
Nungo gizonak deraut erranen,
Gairik gabe dut lana eginen,
Deus erain gabe sor-araziren,
Hastapenean hazirik etzen,
Ez deusetarik nork erain zuen,
Ikhusazu hor Jainkoa baden.

X
Begira zozu iguzki horri,
Arratsetako ilhargiari,
Gau izarratu garbi denari,
Zoin jakintsunak ditu ezarri,
Jarraik arazten tenoreari,
Hots, erradazu, nor da gidari?

XI
Jaun haundi hori hasi zen kantuz,
Bizarra eskuz bihurdikatuz,
Gehiago deus ezin asmatuz,
Behin errana gero ukhatuz,
Bere burua ezin garbituz,
Hura zen hura tonto Pilatus.

XII
Pilatus harek badu bai lagun,
Mila batean sei zazpi ehun,
Utz ditzagun hek ahalaz urrun,
Kantabre kasta gauden fededun,
Jainkoa othoitz gau eta egun,
Gero zerua goza dezagun.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 359 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/