Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Habanara : gudari gazten baten agurra bere amari [Bertsoa] / Franzisko Lopez Alen
Habanara : gudari gazten baten agurra bere amari [Bertsoa] / Franzisko Lopez Alen
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Saminez beterikan
Zu gandik banua,
Utz triste bat ukirik
Nere ama ona;
Barren guztiya damat
Ai! minberatua,
Nautelako bialtzen
Utzirik lekua,
Nere jator guziyak,
Bai! maitetakua.
II
Nola biziko gera
Ni an ta zu emen
Ez banaiz oraindikan
Zuregandik irten?
Itsaso aundi orrek
Ez nau ikaratzen,
Baizik zu laja biar
Ori det sentitzen;
Negarra darizu, Ai!
Neri bezelaxen.
III
Biyar guazenian
Danak ontziyan
Itsas urdin zabalen
Aundien gainian,
Egunaz eta gabaz,
Goiz eta arratsian
Eta denborak duben
Ordu guzietan,
Juango nazu pentsatzen
Amatxo maitian.
IV
Ama! begiranazu
Beidanazu arren,
Zure negarra nai det
Eraman barrenen.
Neriarekin batu
Biyak egitezen
Eta nere gaitz abek
Sendatu ditezen;
Neretzat gauza onena
Izango det auxen.
V
Emanazun Birjina
Jarri det kolkuan,
Eta arkituko da
Ni naizen lekuan,
Onek libratuko nau
Gerran eta zutan,
Eta gero berri bat
Onentxen onduan
Ama! ekarrikoizut
Zuri onuzkuan.
VI
Agur!...Ama! banua
Baijoa semia,
Agur! Biotzetikan!
Agur! Bai maitia!
Laztantxo bat eskatzen
Dizut egitia,
Eta zerubai eska
Neretzat argia!
...
Ama! Ara lagunak!
Ama! ... Ara ontzia.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 360 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/