Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Gau berean sorthu bi haurrer [Bertsoa] / A. Radoy
Gau berean sorthu bi haurrer [Bertsoa] / A. Radoy
Dokumentu-mota:
Liburua
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I
Bi haur pollit, maitagarri behin ditut ezagutu,
Berehala soin orduko bihotzetikan maitatu,
Heien berriak nahiz jakin berer nioten galdatu,
Erran zautaten: gau berean auzoak zirela sorthu.
II
Egia da haur horiek biak dire gau bereko,
Izen bera berdin handi hamar urtheren heineko,
Horien aitek hartu zuten egun bera ezkontzeko,
Jokatu ere bazkari bat zoin lehen zen aitatuko.
III
Egun berean ezkondu aitatu egun berean
Bi haur eder sorthu ziren bi ametarik batean,
Elgarrekin giristinotu bathei sainduko urean,
Jinkoak zeruan ezarri bien izenak aldean.
IV
Biak beltz, bilo luze, gerruntzeetarik lerdenak
Sorthuz geroz badoatzi eskutik esku emanak,
Bata bertzea besarkatuz baderamate egunak,
Ez dakienak uste luzke sabel berean egonak.
V
Batean egin zazue lehen komunionea,
Eskuz esku har zazue mahi sainduko bidea,
Egun berean errezebi Jesusen Gorphutz maitea,
Oi, zuenganat nik banauka egun hartako galdea!
VI
Lili fresko baten pare garbiki bizi onduan,
Zuen berthute ederrez ezagutuak munduan,
Ezkont zaitezte, ene haurrak, biak aldare berean,
Nun ez duzuen nahi sarthu elgarrekin komentuan.
VII
Bizitze luze uros bat lurrean ereman eta
Nola hiltzeko arrasta denentzat emanik baita,
Zuentzat othoizten dut orai zeru goreneko Aita,
Heriotzea igortzean, egun bera dezan hauta.
VIII
Besoz beso, begiz begi, elgarrekilan biziak
Jinko jaunak ez ditzazke barrea zuen eskuak,
Ez zaituzte separatuko ez eta heriotzeak,
Zeruan jarriko zarezte tronu berean bi-biak.
Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 371-372 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/