Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Ekatzute sariya! [Bertsoa]

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (39. 1891. Iurreta) Idatzizkoa

Descripción

Título
Ekatzute sariya!
Dokumentuan jasotako izenburua
Ekatzute sariya!
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ni naiz biursariya Eta naiz abila
Firma
An.
Fecha
1891-00-00
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
376

Ekatzute sariya! [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Ni naiz biursariya
Eta naiz abila,
Orrengatikan nator
Sariyaren bila,
Apustu egingo det
Soineko amila,
Neretzat dirala naiz
Kontra izan mila,
Ontzako urria ta
Gainera makila.

II
Naiz bat izan kantari
Ona ta garbiya,
Naiz bestiak famatu
Euskaldun erriya,
Alperrik izango da
Aien lantegiya,
Nik irabaziko det
Emengo sariya,
Eta sartuko diyot
Danari ziriya.

III
Onlako bertso gutxi
Dirade aditu,
Orrengatik nai ditut
Emen argiratu,
Jaunak ez baterere
Onekin arritu,
Nola eztan ain onik
Oraindik arkitu
Argatik txunditubak
Zerate gelditu.

IV
Ustez daukat makila
Orain aurrez aurre,
Zeini begira nagon,
Keinuka ta farrez,
Eltzetxo bat betia
Emandare urrez,
Ez nuke trukatuko
Sariyori errez,
Naiz sekulako egon
Lurpetuba zorrez.

V
Pozik gastatuko det
Nere ontzakua,
Estutxe bat erosten
Gusto onekua,
Gero irukiko det
Txit kontuz jasua,
Zinta finez ederki
Eginda lazua,
Onratzeko oroitza
Eta makiltxua.

VI
Orra nik argiratu
Juzgatzaile jauna,
Sei bertso ontarako
Jarri ditudanak,
Bakar bat ezta txarrik,
Denak dira onak,
Eta ez saritzera
Zubek nere lanak...
Kolpez aberastuko
Altzerate danak.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 376 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/