Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Nere mendiyak [Bertsoa]

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (39. 1891. Iurreta) Idatzizkoa

Descripción

Título
Nere mendiyak
Dokumentuan jasotako izenburua
Nere mendiyak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Jaunak emanik dauzka Euskaldun erriyak
Firma
An.
Fecha
1891-00-00
Melodia
Gernikako arbola
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
377

Nere mendiyak [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Jaunak emanik dauzka
Euskaldun erriyak,
Lerden jaikitzen diran
Mendi goiantiyak,
Indartzen dituela
Barrendik burniyak,
Mendi oriyek dira
Umanten mendiyak.

II
Benaz maite zaituztet
O mendi santuak!
Seaska ta obitzat
Guretzat sortuak,
Zuentzako ditut nik
Ditudan kantuak,
Zuek ikusirikan
Barrenen jaiuak.

III
Mendi goiak dirade
Zerurontz jaikitzen,
Euskal-lurra dutela
Maitaro gordetzen:
Lainoen gainetikan
Zaizkigu agertzen,
Biotza berengana
Gozoro jasotzen.

IV
Zuen artean jaio
Geraden jendeak
Zuengana nai degu
Joan, mendi maiteak.
Guretzako zaudete
Doaiez beteak,
Poza ematen digu
Zuek ikusteak.

V
Euskera entzuten da
Zuen inguruan
Euskera bai ta zuen
Azpiko txokuan.
Oiartzunak esnatzen
Euskera sonuan,
Elkarrekin mintzatzen
Euskera gozuan.

VI
Mendi nereak! zutik
Zaudeten artean,
Euskera ez da galduko
Aitorren lurrean,
Eta egun obiak
Lur au alaitzean.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 377 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/