Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Zargoriya [Bertsoa]

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (39. 1891. Iurreta) Idatzizkoa

Descripción

Título
Zargoriya
Dokumentuan jasotako izenburua
Zargoriya
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Eguzkiyaren dizdira gogor ari begira, Egon ezkero, nola galtzen da begirakuna?
Firma
An.
Fecha
1891-00-00
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
381

Zargoriya [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Eguzkiyaren dizdira gogor ari begira,
Egon ezkero, nola galtzen da begirakuna?
Ala galtzen du zargori txarrak eri azuna,
Eta itzanik baztartutzen du sasi azpira,
Zakartutzen du pipitaturik dago mispira,
Sagartxoari berriz arsisa sortzen zaio,
Bainan sustraiturik orrengatikan galtzen etzaio
Gau intz gozoak diyozka indar denak berritzen,
Landareari ez diyo uzten gainak orritzen,
Baldin sustraira gaitz gogorren bat sortzen bazaio.

II
Noizian beinka odoi zuriyak dute estaltzen,
Eguzkiyaren koroi indartsu zoragarriya,
Non kiskaldurik utzitzen duben belar saroiya
Eta loretxo txuri pollitak dituben galtzen,
Onezka dauden landaretxoak ditu igartzen,
Zain gorriturik artoak ere ikusten dira,
Zorriyak iges joaten dirade zumardegira,
Zargoriyaren bero zakarrak makaldurikan
Ez dute bada egualdi onez duten kantikan,
Baizik turmoiyan bildurrez dira sartzen kabira.

III
Zargoriyaren ondoreneko turmoi soinuak
Laguntzat ditu tximista eta kaskarabarra,
Ondatutzen du zelaitxoetan dagon belarra,
Lengo antzikan gabe dirade jartzen zoruak,
Topatzen ditu ur indartsuak bada zuluak,
Bai ta idiki ere lengoz gain zulo berriyak,
Ilundu eta zikintzen ditu ere ibaiyak,
Puska aundi ta txikiyak ditu bereganatzen,
Aurrez an digu ixkamildurik adierazten,
Leio gaineko kaiol zarrean dagon txoriyak.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 381 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/