Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Itsua eta sastrea [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (40. 1892. Donibane Lohizune)
Bertsolaris / Autores
Ibarrart, Piarres "Bettiri"

Descripción

Título
Itsua eta sastrea
Dokumentuan jasotako izenburua
Itsua eta sastrea
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Euskaldun bat zen itsu eta bertsulari, Athez-athe zabilan iloba gidari
Firma
Piarres Ibarrart
Fecha
1892-00-00
Melodía (txt)
Adio, Euskal Herria
Bertso kopurua
13
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
382-383

Itsua eta sastrea [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Euskaldun bat zen itsu eta bertsulari,
Athez-athe zabilan iloba gidari.
Soineko eta diru, janhari edari,
Nasaiki biltzen zuten bertsu eman sari.

II
Zuhur gisa baitzuten sos guti gastatzen,
Piko-pean eltze bat gordea zaokaten.
Hiru ehun libera harat bildu zuten,
Bainan gaixtagin batek ebatsi zioten.

III
Bere gorde lekhutik galdurik eltzea,
Bat zagon hasperenka, nigarrez bertzea,
Oi hau da bihotz mina, oseba maitea,
Horra zer den kanpoan gauzen gordetzea.

IV
Azkeneko aldian hemen ginelarik,
Ikusi gaituztela ez diat dudarik,
Bai sastrea heldu zen pegarra betherik,
Behatu zuen guri bainan urrunetik.

V
To! har nezak eskutik sastrearen gana,
Adi dezan bertsu bat Itsuak emana,
Gure eltzea badu harek eremana,
Bazakiat nik hura zer gisaz engana.

VI
Ilobak Itsuari aphal beharrira,
Sastrearen etxerat orai heltzen gira,
Irri faltsuan dago leihotik begira,
Ez erran hitz gaixtorik zuhurra bazira.

VII
Iloba, gida nezak arthoski bidean.
Zerbait daiat utziko azken egunean,
Ehun luis baitiat piko baten pean,
Bertze ehun emanen bihar han berean.

VIII
Sastreak bere baithan: Itsuak etzakik
Hartuak ditudala horren sosak handik:
Eltze hau diruekin berriz han emanik
Bertze hiru ehunak bilduko tiat nik.

IX
Itsuaren agintza balios izan zen,
Biharamun goizeko eltzea han zuten,
Ilobak erran zion: hemen dugu hemen,
Oi, zein ongi sastrea enganatua den.

X
Ene moltsan behar duk dirua ezarri,
Lurpean hola-hola utzak eltze hori,
Eta emok barnean bortz edo sei harri,
Sastreak aski pisu altxa dezan sarri.

XI
Itsuak sastreari: To! errak egia,
Atzo bezala dukan arrai arpegia?
Ala trixterik hagon doluan jarria.
Dirua erain eta bildurik harria.

XII
Itsu harpagon zikoitz laido emailea,
Habil eta ez kolpa ene ohorea,
Dirudun bahaiz ere, eta ni gabea
Baduk aski zorigaitz hire ilhunbea.

XIII
Ni itsu ilhunbean, hi sastre erromes,
Dezagun elgar lagun biek ditugunez.
Nik egiten haut jabe ene onthasunez,
Nahi banauk okhertu hire begi batez.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 382-383 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/