Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Gezur bat erran baino bilotinatu nahiago [Bertsoa] / Manex Etxamendi

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (42. 1894. Donibane Garazi)
Bertsolaris / Autores
Etxamendi, Manex

Descripción

Título
Gezur bat erran baino bilotinatu nahiago
Dokumentuan jasotako izenburua
Gezur bat erran baino bilotinatu nahiago
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bortz aurride elgarreki Bizi ginen Saran
Firma
Mañex Etchemendy Esterenzubiko semea, Californian Capistranon eginac, 1894ko ekhainaren 10an.
Fecha
1894-06-10
Melodia
Ozaze Jaurgainian
Bertso kopurua
18
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
396-397

Gezur bat erran baino bilotinatu nahiago [Bertsoa] / Manex Etxamendi

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Bortz aurride elgarreki
Bizi ginen Saran,
Jauna zerbitzatuz humilki,
Gure egin bideetan,
Bainan gaixtaginak ibilki
Gure inguruetan,
Nehor ez nahiz ikhusi
Girixtino urhatsetan.

II
Egun batez joaten nintzen
Etxera Beratik,
Nun phasatu behar nintzen
Lizuniako errekatik
Han nintzelarik phasatzen
Pena nuen hargatik,
Zeren zauzkit atheratzen
Soldadoak sasitik.

III
Soldadoak galdatzen
Nondik heldu zara,
Norat izana zinen,
Errazu zertara?
Berara joana nintzen
Ni kofesatzera
Ene egin bidearen
Ongi bethetzera.

IV
Oi, oi! ez holakorik
Erran xuhur baduzu,
Ez da hobe zuk holakorik
Aithortzen baduzu,
Gezurño bat phentsaturik
Erran nahi bazindu,
Bertze gisan aithortutik
Zureak egin du.

V
Gezurra erranez banuke
Gehiago pena,
Legea nahi ez nuke
Histu den gutiena,
Bainan aditu duzue
Egia zuzena,
Nitaz egizazue,
Nahi duzuena.

VI
Gurekin ethor zaitela
Kapitaina gana
Sujet bat ekhartzen dugula
Pinet zuregana,
Kapitainak ere horrela
Urrikaltzen naiz baina
Errazu ibili zarela
Espainian barna.

VII
Orori dut aithortuko
Egia bihotzetik,
Beran kofesatzeko
Joan nintzen etxetik,
Gero etxerat joateko
Han kofesaturik
Gezurrik ez da atherako
Ez ene ahotik.

VIII
Orduan buru zagia
Hasten da manatzen,
Gezurrik ez erran nahia
Ereman dezaten.
Madalen nexka gaztia
Soldadoz da inguratzen
Donibane Lohizunera
Gero eremaiten.

IX
Bildots ezti maitena
Otsoen artean
Zer pairatzen duena
Hor iragaitean
Biderikan luzena
Hola phasatzean
Oioi, aiei, zer pena
Hartzen bihotzean.

X
Bidean iragaiten den
Gure pasionea
Gisa huntan gaizki tratatzen
Nauzue emakumea,
Zuek dautazue erraiten
Biba nazionea,
Nik errephostu emaiten
Biba erlisionea.

XI
Bidea hola phasatu,
Donibanen ethorri
Han ere berdin oldartu,
Dama gazte horri.
Gilotina baitugu
Odolen egarri,
Gezurra erran nahi duzu
Ala zuk hartan ezarri.

XII
Adios izanen naiz ni
Madalen Larralde,
Bainan izanen bethi
Kontzientziaren alde,
Nahiago dut mundua utzi,
Ondikotz debalde
“Orai, agur ama, zuri
Nago laguntza galde”.

XIII
Ez duzu mintzatu nahi
Gehiago mundura,
Bainan dolamenei ari
Khantatzen salverresina,
Gisa hortan begiak goiti
So zaude zerura,
Ikhusten duzula iduri
Zeruko ama on hura.

XIV
Etsaiek gaizki harturik
Zu hola izanez,
Eztitasunez betherik
Orobat izanez,
Zu hola ikhusirik
Mundua dago nigarrez
Etsaien eskuetarik
Zu libratu beharrez.

XV
Gezurrik ez errateko
Zenduen xedia,
Bai eta horren bethetzeko
Fermuki jarria,
Ikhusirik holako
Tresna lazgarria,
Guzien jasaiteko
Baduzu berthutia.

XVI
Orai zure othoitza
Duzu khantatua,
Oioi! aiei! hilhotza
Laster baratua,
Gisa hortan zure gorphutza
Etsaiek tratatua,
Bainan zure bihotza
Jainkoak hartua.

XVII
Santa Mandalena* (‘izan
Sarako martirra’),
Orai zu hemendikan
Norat galdu zira,
Ama onak lagundurikan
Zerurat goan zira,
Heskualdun andre arraza
Ohoratua zira.

XVIII
Lurreko pharabizu
Zelarik zuretzat,
Ez nahiz sumetitu
Zuk gezur batentzat,
Mundua utzi izan duzu
Ez nahiz zuretzat
Bainan ardietsi duzu
Zerua saritzat.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 396-397 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/