Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Sarako Larralde Madalenaz [Bertsoa]

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (42. 1894. Donibane Garazi)

Descripción

Título
Sarako Larralde Madalenaz
Dokumentuan jasotako izenburua
Sarako Larralde Madalenaz
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Orai ehun urthe Saran zer zen gertatu Nahi nuke nere moldean esplikatu
Firma
An. "Lapurtar bat"
Fecha
1894-00-00
Bertso kopurua
18
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
399

Sarako Larralde Madalenaz [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Orai ehun urthe Saran zer zen gertatu
Nahi nuke nere moldean esplikatu,
Bainan eskaldun martir bat nola aiphatu?
Ene hitzak ez dire gai: othoi, barkhatu.

II
Zutaz orhoit naiz Sarako nexkatxa,
Madalena Larralde zenuien izena,
Etzait urrikaltzeko zu iduri duena,
Gozaturen du zeruan nausi dagona!

III
Frantzian, Jesusen legetarik ez behar
Tzarrek elgar aditurik in zuten indar,
Eliza hesten hasi ziren su eta pindar,
Jende onak lehertuko dittiagu bihar!

IV
Hauxe da lastima! Sakramendurik ez!
Aphezak ihes gan edo bizitzen gordez,
Hoiek Madalenarentzat sobera khirets,
Joanen zela Berarat eman zen pentsatzez.

V
Goizian etxea utzirik nigarretan
Badoa Lizuniako erreka beltzetan,
Axolarik gabe nor zuken bazterretan,
Arribatu Berako aita kaputxinetan.

VI
Bainan erne zagon Pinet jenerala,
Zedarri zain soldadoekin emana,
Espaina lurrian atrebiturik zen gana,
Eta sartu kaputxin komentuan barna.

VII
“–Legeaz arrastatua haiz, Madalen,
Ez badun arrozoin onik ematen!
Beraz, hik Espainian afera zer huen?
-Jauna, nahiz kofesatu jina nintzen.”

VIII
“–Beraun, tristea, niri holakorik eras!
Bertzenaz ez huke atsegaberik eskas,
Huna, erran, ikharatu haizela arras,
Frantses tropa heldu zela barranbaz!

IX
Ezen horrela guri mintzatu faltan,
Hire hil arrasta beharko dute eman.”
–“Jaun aintzindaria, hori sekulan!
Niholaz aitzakirik ez dirot atxeman.

X
Nere Jainko jauna ofentsaturen baino
Miletan bizia gal, egia ez ukhatzeko!”
Aithortu behar da: Madalen libratzeko,
Jeneralak in zuela enseiu frango.

XI
Ba bainan guziak ordean debalde!
Etzakien gehiago zer nola galde.
Pinetek azkenian sobra dolu gabe,
Desterratua deklara zuen Larralde.

XII
Donosthiarat parthe igorri onduan,
Horra Donibaneko hirirat lerruan,
Madalen zaukatela soldadoek erdian!
Ehun urthe, buruila hunen lehenian.

XIII
Sarako karrikan aphur bat trikaturik,
Aita-ama gaxuek alaba besarkaturik,
Azkainerat heltzen Larhun hegaletarik,
Etzen batere bihotz alegrantziarik!

XIV
Donibanen zagotzin tribunal zorrotzak,
Nunbeitik ethorrikan gizon arrotzak,
Hobenik gabe kondenatzeko ez lotsak!
Nork apazega barbaro horien bozak?

XV
Jujen aintzinean arphegia ezti,
Bihotzaren zola Madalenek garbi,
Agertu zen bildotsa zuela iduri.
Kondenatua! egia ez nahiz estali.

XVI
Egun hartako inozentaren galera!
Gezur baten eskas harentzat urkadera.
Salve kantatuz, igan zuen eskalera!
Huna lephua mozturik, gazte ederra!

XVII
Ah! goguetetan nago gauzak ikhusiz,
Zer daiten gizonak Jainko lege hautsiz!
Mundu hunetan Madalen asko balitz
Hek aphaintzia merezi lukete liliz!

XVIII
Ohoreak Sarari! Biba Madalena!
Eta Lahetjuzan, hango seme apheza!
Alegia bidian saltzeko gasna pheza,
Gordez kofesatzen, benedikatuz ezkontza.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 399 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/