Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Madalen Sarako martira [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Actuación Periódica
Lore Jokoak (43. 1895. Bera)
Bertsolaris / Autores
Ibarrart, Piarres "Bettiri"

Descripción

Título
Madalen Sarako martira
Dokumentuan jasotako izenburua
Madalen Sarako martira
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ehun urthe du nahasmendutan Zirela Frantses guziak
Firma
Piarres Ibarrart
Fecha
1895-00-00
Melodia
Lurraren pean sar nindaiteke
Bertso kopurua
11
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]
Páginas
403-404

Madalen Sarako martira [Bertsoa] / Piarres Ibarrart "Bettiri"

Dokumentu-mota:  Liburua  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Ehun urthe du nahasmendutan
Zirela Frantses guziak,
Euskal herria ere jo zuen
Gaixtaginen erauntsiak:
Denbora hartan ziren elizak
Soldadotegi utziak,
Aphezak zauden Espainian
Fidel ez zituzten guziak
Urthe haren orhoitzapena
Badu Sarako herriak.

II
Bere Larrondo-zaharrean
Bortz anai’arreba ziren,
Bat zen Piarres, bi Grazianak,
Mariana eta Magdalen.
Bortzak prestuak heiek etzuten
Ongia baizik egiten,
Guziz azkenak bihotz guzia
Jainkoarekin baitzuen,
Bere kofesio humilak
Beran egiten zituen.

III
Eta goiz batez Madalen bera
Ilki zelarik Beratik,
Bihotza zuen alegera
Arima aberasturik.
Lizuriko erreka hura
Iragaiten zuelarik
Soldado batzu zaizko mintzatzen
Sasi ilhun batetarik:
“ Nun hintzen, eta han zer eginik
Heldu haiz alde hartarik?

IV
Madalenek erran zioten
Garbiki bere egia,
Badakizue aphezik gabe
Dagola Euskal herria,
Ene bihotzak egun baitzuen
Kofesatzeko lehia,
Berako kaputxinoetarat
Goizik nintzen ethorria,
Ez ahal da gaizki hartua
Nik egin dutan ongia.

V
Soldado batek erraiten dio:
“Zer nexkatxa, ez dakizu
Kofesioen aiphurik ere
Frantzian ez dela haizu?
Kasu emazu: buruzagi bat
Zuri begira dagozu,
Zer egin duzun hari aithortuz
Bizia gal dezakezu,
Zerbait mandatuz izan zarela
Gezur ttipi bat errozu”.

VI
Aintzindaria bera ere zen
Han gazteaz urrikaltzen.
Erraiten dio: “Ez dakizuia
Bertze gisetan mintzatzen?”
Madalenek: “Ez, jauna, ez dut
Egia baizik erraiten,
Zer nahi gaitzen beldurrez ere
Ez dut gezur bat erranen.”

VII
Preso hartuen juja lekua,
Donibanen zen egina,
Haren aldean gau eta egun,
Xutik zagon gilotina.
Hura odolez gorrituz baitzen
Gaixtaginen atsegina
Madalen ere laster izan zen
Jujatzerat galdegina,
Egun hura zen agorrilaren
Hogoi’ ta zazpigarrena.

VIII
Otso zaharren artean gan zen
Bildots amultsu gaztea,
Laidoztatua jo ere zuten,
Gaixo hobenik gabea:
Biba zezala nahi edo ez
Orduko nazionea,
Madalenek bethi goraki:
“Biba Erlijionea!”
Guduka hortan iragan zuten
Donibaneko bidea.

IX
Sarthu zen etxe dohakabean,
Aingerutto bat bezala,
Hari begira zauden jujeak,
Eta Pinet jenerala,
Aithortu zuen bezain sarri
Kofesatzen izan zela,
Oihu handi bat entzun izan zen:
Bizia khen zezotela!
Ikhusliarrez inguratua
Ereman zuten hiltzera.

X
Han entzun zuten kantuz Madalen
Gilotinarat zohana,
Kantatuz: “Agur Erregina,
Urrikalmenduen ama.
Zerurat beha akhabatzean
Kantu horren hitz azkena,
Jautsi zitzaion tresna lazgarri
Lephoa mozten zuena,
Han zen berexi arima saindua
Sarako Martirarena!

XI
Gure arbaso Euskaldun hetaz
Ez egon orhoitu gabe,
Bethi fedean hazkar egonik
Zeruko lorian daude.
Izan gaitezen hek bezalako
Odol beretik baikare.
Etsai gezurti enganakorrak
Uzten baitugu debalde,
Zerurat gare airatuko
Nola Madalen Larralde.

Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897) : Bertso Bilduma". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997, 403-404 or. http://hedatuz.euskomedia.org/4008/